Iruñeko harresien iparraldeko mugan, hain zuzen, urtero, uztailean, sanferminetako entzierroak hasten diren puntuan, Errenazimentuko ospitale zaharraren lekua betez, Nafarroako Museoak gorde eta erakusten du ondasun arkeologikoen eta ikusizko arteen sorta, Historiaurretik hasi eta XXI. mendera arte.
Bisitak aukera ematen du Nafarroako kultura eta historia ezagutzeko. Atondoak –harrerarako espazio zabal gisara antolatuta–, 180 lagunendako lekua duen ekitaldi-aretoak, ikuspegi hobeezina duen terrazak ezagutzen eta esperientzien trukea errazten duten egungo espazioak eskaintzen dituzte.
Aretoetan nazioartean garrantzia duten pieza batzuk nabarmentzen dira, ibilbideak eta bisitak aukeran eskaintzen dira, eta Nafarroa hobe ezagutu ez ezik, gizarte garaikideari interesatzen zaizkion gaiei buruz hausnartzeko aukera ere ematen da.
Inguruneak, hiriko alde zaharrak, errazten du arima eta ondare kulturala duten kaleetan barna paseatzeaz eta gastronomia onaz gozatzea.
Informazio praktikoa
Helbidea: Santo Domingo kalea, 47. 31001 Iruña-Pamplona
Telefonoa: +34 848 428 926
E-maila: museo@navarra.es
Webgunea: www.museodenavarra.navarra.es
Ibilbidea
Ordutegia:
Asteartetik larunbatera: 9:30-14:00 eta
17:00-19:00
Igande, jai egunak eta uztailaren 8tik 14ra: 11:00-14:00
Astelehenetan eta uztailaren 6 eta 7an: itxia
Taldeentzako bisita gidatuak eskeintzen dira.