Nafarroako Unibertsitateak hainbat gune eskaintzen ditu biltzarrak eta ekitaldiak egiteko, hala nola Nafarroako Unibertsitateko Museoa eta Campusean dauden beste zenbait gune.
Nafarroako Unibertsitateko Museoa
2015. urtean inauguraturiko arte-zentro bat, natura, arkitektura, eskultura, pintura, argazkilaritza eta gastronomia uztartzen dituena. Nafarroako Unibertsitatearen campusaren erdi-erdian eta hiriko ospitale gunetik oso gertu, mota guztietako ekitaldiak antolatzeko aproposak diren hainbat espazio ditu.
Nafarroako Unibertsitatea Museoa Rafael Moneok diseinatu zuen, Pritzker saria irabazi duen Espainiako arkitekto bakarrak, eta primeran integratzen da Iruñeko erdialdetik hurbilen dagoen campusaren hegalean. Handik unibertsitate-gunea hiriko birika berde bilakatzen dituzten 100 hektarea lorategi baino gehiago besarkatzen ditu.
Beteak beste, Tàpies, Picasso, Rohtko eta Kandinskiren lanak biltzen dituen arte garaikideko bildumak eta argazki-funtsak –Espainiako garrantzitsuenetako bat– Espainia iparraldean erreferentziazko kultura-gune bilakatzen dute.
MICE gune gisa, museoak 700 pertsonarentzako lekua duen antzoki-auditorio bat du, eta bertan egiten dira arte eszenikoetako lanak zein hainbat kanpoko ekitaldi. Haren alboan erabat ekipaturiko hainbat edukierako gelak eta erabilera anitzeko guneak daude; esaterako, terraza erabilgarria. Badago, halaber, tokiko gastronomia eta nazioarteko abangoardia uztartzen dituen jatetxe bat.
Nafarroako Unibertsitateko Campusa
Nafarroako Unibertsitateko campusak instalaziorik modernoenak dituzten guneak ditu ekitaldiak eta jarduerak antolatzeko.
Iruñearen bihotzean kokatuta dago, 113 Ha-ko azalera dauka eta oinezkoendako eta txirrindulariendako ibilbideak ditu. Hiri-garraioan joan daiteke bertara (1., 4. eta 5. autobus-lineak) eta hainbat aparkatze-eremu ditu.
Campusean bertan bi zonalde daude: Giza Zientzien eremuan, Eraikin Nagusia, Lagunak, Liburutegi Nagusia, Arkitektura Eskola, Komunikazioko Fakultatea eta Elizaren Fakultateen eraikinak daude; Zientzien eremuan, berriz, Zientzien eraikina (Hexagonoa) -bertan dago Natur Zientzietako Museoa-, Ikerketako eraikina, Gaztainondoak, Farmakobiologia Aplikatuaren Ikerketa Zentroa (CIFA), Zientzien Liburutegia eta Klinika eta Ikerketa Mediko Aplikatuaren Zentroa (CIMA) daude.
Espazio erabilgarrien artean badira ekitaldi-aretoak, ikasgelak eta mintegiak, eta gehienez ere 400 aulki dituzte. Ikus-entzunezko baliabide guztiak ditu, baita beste baliabide tekniko batzuk ere. Besteak beste, sukaldaritza- eta catering-zerbitzuak eskaintzen dira.
Informazio praktikoa
Nafarroako Unibertsitateko Museoa
Helbidea: Unibertsitateko Campusa, 31009 Iruña-Pamplona
Telefonoa: +34 948 425 700
E-mail: eventosmuseo@unav.es
Webgunea: www.museo.unav.edu
Harremanetarako: Eventos Museo
Nafarroako Unibertsitateko Campusa
Helbidea: Unibertsitateko Campusa, 31009 Iruña-Pamplona
Telefonoa: +34 948 425 600
E-maila: eventos@unav.es
Webgunea: www.unav.edu
Harremanetarako: Eventos Museo