Toki gutxik eskaintzen dute ikuspegi tridimentsionala –iragana, oraina eta etorkizuna– artez, kulturaz, tradizioz eta historiaz erabat beteta dagoen espazio batean
Nafarroak kultura-ondare bikaina du, ezin hobea edozer MICE ekitaldi hartzeko.
Iruñeko Katedraleko multzoa Europako handienetako bat da, eta XI, XII, XV eta XVII. mendeetako eraikinak ditu, baita saritua izan den erakusketa bat ere- “Occidens”- 2012an zabaldu zena. Ikus daitezkeen aztarna arkeologikoak Burdin Aroraino egiten dute atzera, eta erakusketan bildutako artelanek ia estilo guztien adierazpenak dituzte, flandestar erretaulak eta tailu gotiko eta erromanikoak, baita altxor erlijiosoen lagin aberats bat ere, besteak beste, erlikia-ontziak eta objektu liturgikoak biltzen dituena.
Tenplu gotikoak fatxada neoklasikoa du, baita bi dorre, klaustroa, klaustro-gaina eta bihitegia ere; eta ez ditzagun ahaztu errefektorioa –kanonigoen jangela izandakoa– eta dagokion sukaldea, gaur egun museoko gela eta kontzertu, biltzar, konferentzia eta banketetarako auditorio gisa erabiltzen direnak eta hiriko bisitari guztiei irekita daudenak.
Azken lau urtekoan 250.000 pertsonak baino gehiagok gozatu dute bere proiektuak itxi ez dituen eta erreferente erlijioso eta turistiko izaten jarraitu duen multzo horretaz.
Informazio praktikoa
Helbidea: Dormitaleria kalea, 1, 31001 Pamplona-Iruña
Telefonoa: +34 948 21 25 94
E-maila: gonzalo.garcia@areadedivulgacion.com
Webgunea: www.catedraldepamplona.com
Harremanetarako: Gonzalo García