TENPERATURA BAXUAK

GOMENDIO OROKORRAK, TENPERATURA BAXUEK OSASUNEAN DITUZTEN ERAGINAK PREBENITZEKO

  • Kanpoaldean, hartu arnasa sudurretik, eta ez ahotik; izan ere, airea berotu egiten da sudur-hobietatik igarotzean
  • Kontu handiz ibili izotza bada kaleetan. Hotzarekin lotutako lesio asko gertatzen dira izotz-plaketan irristatu eta erortzeagatik
  • Kontuan izan behar da arropa meheko hainbat geruzak hobeki babesten gaituztela geruza lodi batek baino
  • Suontziak edo tximinia erabiltzen badituzu, gela maiz aireztatu, egunean bi aldiz gutxienez  
  • Ez hartu medikuaren errezetarik ez duen sendagairik
  • Denetik jan, eta, ahal bada, egunero kontsumitu fruta eta barazkiak
  • Jaso eguraldiaren iragarpenei buruzko informazioa, etxetik irten aurretik
  • Saiatu arreta handiagoz zaintzen hotza dela-eta zaurgarriagoak diren pertsonak
  • Gripearen aurkako txertoa jartzea gomendatzen zaie 65 urtetik gorakoei, gaixotasun kronikoren bat dutenei
     

Deskargatu informazioa