Iruñeko Udalak 2012az geroztik doako aholkularitza eta bitartekaritza zerbitzu bat eskaintzen du beren ohiko etxebizitzaren gainean hipoteka bat duten familiei zuzenduta.
Zerbitzuan 8 abokatu daude, eta bankuaren eta bezeroaren arteko bitartekaritza lana egin eta hipoteka-maileguei aurre egiteko balizko bideak aztertzen dituzte. Halaber, interes aldakorreko mailegu guztiei eragiten dien egungo Euriborraren gorakada handiari eta haren balizko ondorioei buruzko informazioa eskaintzen dute.
HIPOTEKA BITARTEKARITZAKO BULEGOA
ZER EGITEN DU
Judizioz kanpoko bitartekaritza egiten du etxebizitza jabetzan duten, hipoteka-maileguak ordaintzeko zailtasunak dituzten eta ohiko etxebizitza galtzeko arriskuan dauden pertsonen eta familien kasuetan.
NOLA ESKURATU ZERBITZUA
Adostu aldez-aurreko hitzordu bat 948 420 329 telefonora deituta, astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:30era, edo mezu elektroniko bat idatzita mediacionhipotecaria@pamplona.es helbidera.
ZENBAT BALIO DU
Iruñeko Udalak eskaintzen duen doako zerbitzua da.
HARREMANETARAKO
- Telefonoa: 948.420329, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.
- Helbide elektronikoa: mediacionhipotecaria@pamplona.es
NORI ZUZENDUA
Udal-mugartean ohiko etxebizitza jabetzan duten eta hipoteka-mailegua ordaintzeko zailtasunak dituzten pertsona eta familiei. Esku-hartzeak bi agertoki posible ditu:
Ordaintzeari utzi aurretik
- Ordaintzeari utzi ez dioten jabeak, baina ez ordaintzearen inguruko aukerei eta horren ondorioei buruzko informazioa behar dutenak
- Ordaintzeari utzi ez dioten jabeak baina ezinen dutela ordaindu aurreikusten dutenak eta horregatik finantza-entitatearekin irtenbide bat bilatu nahi dutenak
Ordaintzeari utzi ondoren
- Ordaintzeari utzi bazaio baina oraindik ez bada demandarik jarri: bulegoak jabeari orientazioa ematen ahalko dio finantza-entitatearekin lan egin dezan demanda jartzea saihesteko
- Dagoeneko demanda jarri bada eta herritarra hipoteka betearazteko prozeduraren edozein fasetan sartuta badago, baita etxea utzaraztekoan ere: bulegoa kalteak arintzen eta gainerako ordainketetarako baldintza hobeak lortzen saiatuko da