Hirian aparkatzea errazteko, Iruñeko Udalak orubeak txukuntzen ditu doako aparkaleku gisa erabili ahal izateko. Horrela, herritarrak edo bisitariak hiriaren erdigunera ibilgailu pribatuekin sartzea saihesten da, eta oinez edo hiri-garraioaren bidez sartzea errazten da.
Iruñeak 8.000 plaza baino gehiago ditu mota horretako aparkalekuetan, hainbat auzotan eta hiriko sarreretatik gertu.
Iruñeak motorrak aparkatzeko 1.800 plaza baino gehiago ditu hiriko auzo guztietan banatuta dauden motorrendako 200 aparkaleku baino gehiagotan. Gainera, motozikletendako erreserbatutako plazak ere badira lurpeko aparkalekuetan.