Naturan oinarritutako irtenbidea, hiria klima-aldaketara egokitzeko
Iruñeak oinezkoendako hiru pasabide iragazkor ditu. Mugikortasun jasangarriko konponbide hori oinezkoendako pasabideen inguruan lorategi eremuak jartzean datza, hartara zirkulazioaren ondoriozko isurketa kutsagarriak murrizteko.
Non daude
Hona hemen Iruñeko Udalak momentuz instalatu dituen oinezkoendako pasabide iragazkorrak:
- Baroja Nessi kalea, 14. zenbakiaren ondoan
- Ugaldeko Andre Maria kalea (San Pedroko liburutegiaren ondoan)
- Ezkaba kalea (Eunate Institutuaren ondoan)
Helburuak
Oinezkoak helburu
- Eskola-ingurune seguruak sortzea
- Oinezkoendako pasabideak goratzea
- Oinezkoen pasabideetara iritsi aurreko 5 metroetan aparkatzeko tokiak kentzea
- Zirkulazio-erreiaren zabalera murriztea
Drainatzea helburu
- Hiri-drainatze jasangarriko sistema bat sortzea
- Gainazalak iragazkortzea
- Gainazaleko jariatzeak murriztea eta, hortaz, uholdeak
- Jariatze-uretan dauden kutsatzaileak iragaztea
- Inguruneko tenperatura jaistea
Biodibertsitatea helburu
- Hiriko abifaunarendako babesguneak sortzea
Berdea helburu
- Natura herritarrei hurbiltzea
- Uda beroei egokitutako espezieak
- Landare bizikorrek hiriaren kolorea eta usaina eraldatzen dute. Intsektu polinizatzaileak erakartzen dituzte eta babesa eta elikagaia eskaintzen diete txoriei
- Gramineoek kolorea, mugimendua eta hotsa ematen dute. Batzuek, gariak esaterako, mundua elikatzen dute
- Bertako zuhaixkak erabiltzen dira lurringintzan eta medikuntza naturalean, eta intsektuak uxatzen dituzte