ATXIKI PROTOKOLOARI

Protokoloari atxikitzeko, aurrez prestakuntza jaso behar da Iruñeko Udalak Kultura eta Berdintasuneko Alorraren bidez aldian-aldian programatzen dituen ikastaroetan. Interesdunek informazio gehiago eska dezakete,  igualdad@pamplona.es posta elektronikoan.


Protokolo honi atxikitzea, eragile laguntzaile gisa, boluntarioa da gaueko aisialdiko lokalentzat eta gisa horretako jarduerak antolatzen dituzten entitateentzat.


Protokoloan sartzen ahalko dira ofi zialki atxikimendua sinatzen duten Iruñeko aisialdiko lokal horiek, agiri hau sinatuta eta horrek ekartzen dituen konpromisoak hartuta.


Iruñeko Udala da, AlkatetzaBerdintasuneko Alorraren bitartez, arduraduna bermatzeko sinatzaileak protokoloa aplikatzeko moduan daudela eta zehaztutako betekizunak betetzen dituztela.