PROTOKOLOEN HELBURUAK

  • AIndarkeria sexistaren aurrean erantzun integral bat ematea, herritarrek, instituzioek eta gizarte mugimenduak egina
     
  • Jarraibide komun eta partekatuak eskaintzea eraso sexisten aurrean jokatzeko moduari buruz, horren aurrean erantzun eraginkorra bermatuko dutenak eta emakumea edozein modutan berriz biktimizatzea ekidinen dutenak
     
  • Hiri gisa dugun jarrera irmoa berrestea, hala instituzioen nola gizarte mugimenduen eta gaueko aisialdiko eragileen aldetik, emakumeen kontrako indarkeriaren aurka borrokatzeko
     
  • Laguntza ematea emakume guztien askatasun indibidual eta kolektiboan oinarritutako festetako eta gaueko aisialdiko eredua sortzen.