PROTOKOLOA

Emakumeen kontrako indarkeria desberdintasunean oinarrituriko oinarri sozial eta kultural baten adierazpena da, hau da, gizonak eta emakumeak ez dira berdinak gure gizartean. Benetako berdintasun-gabeziak esperientziak aldatzen ditu eta emakumeendako arriskuak sortzen ditu.

Ordena sozial eta kulturalak eragiten du emakumeek eta gizonek ezberdin bizitzea aisialdiaren esperientzia. Iruñeko gaueko aisialdiko eragileek (ikuskizun publikoen antolatzaileak eta, horietaz gain, aisialdiko lokalen arduradunak) bere egiten dute sexismoari aurre egiteko lana alor guztietan, hori eragoztekoa eta emakume guztien askatasun indibidual eta kolektiboan oinarritutako festetako eta gaueko aisialdiko eredua sortzen laguntzekoa.

Emakumeen aurkako indarkeria ez da «gertatzen den fenomeno bat». Festagiroak ez du egiten eraso sexistak, eta horien barnean sexu-erasoak, «sahietsezinak» izatea. Ezin da onartu ezin ospakizun motatan pertsonen eskubide eta betebeharrak bertan behera geratzea.

Indarkeria-egoeren lekuko izatean esku-hartzearen lehentasuna izanen da, beti, kaltetutako emakumeak artatzea, babestea eta haien erabakiak errespetatzea.

Hiriko gaueko aisialdiko eragileen esku-hartze bateratu eta koordinatuak laguntzen du gizarte-eraldaketan, ezberdintasunei buelta ematen eta berdintasunaren eta errespetuaren aldeko testuinguru sozial eta kulturala sortzen.