Harrotu zentroak Trans urria zikloaren beste edizio bat antolatu du 2025ean. Zikloak sexu- eta genero-identitateari eskainitako doako lau jarduera proposatzen ditu urriaren 3tik (ostirala) 24ra (ostirala).
Jarduerak
- Euforia film laburrak. Urriaren 3an, 18:30etik 21:30era. Iturramako Civivoxa
Euforia jaialdia trans gaiak eta ez bitarrak lantzen dituen ikus-entzunezkoen jaialdia da, Trans Memoriaren Nazioarteko Egunean sortu zena. 9 film laburren bidez, narratibak sortzen dira trans errealitateetatik eta ez bitarretatik abiatuta eta errealitate horiendako, kolektibotik kanpoko pertsonek egindako irudikapen estereotipatu eta tradizionaletatik aldenduz eta samurtasuna, dibertsioa eta zaurgarritasuna eskainiz.
- Tiresias elkartearen aurkezpena. Urriaren 24an, 18:00etan. Plazara!
Sant Feliu de Llobregaten (Katalunia) sortutako elkartea da Tiresias, trans errealitateak dituzten LGTBIQ+ pertsonez osatua. Kolektiboarekiko maitasunak, laguntzeko gogoak, informatzeko gogoak eta, batez ere, transfobiari aurre egiteko gogoak bultzatzen dute.
- Armairu Transkolektiboa Urriaren 11n, 11:00etan: Harrotu
Garrantzitsua da kontuan hartzea genero-autodeterminazioa eta genero-adierazpena bat etortzeak trans pertsonen autoestimuarekin eta osasun mental eta emozionalarekin duen harreman kausala eta garrantzia. Izan ere, bat egiten du identitate sentituaren arabera bizi eta adierazi ahal izateko beharrarekin, eta horrek autoestimua, osasuna eta gizarte inklusioa hobetzen ditu.
Armairutik ateratzeko Nazioarteko Egunaren efemeridearen egun berean.
- Mahai-ingurua: errealitate trans-ak + transbertso saioa Urriaren 23an, 18:00etatik 21:00etara. Sanduzelaiko Civixoxa
Trans pertsonek eta trans adingabeen familiek osatutako mahai-ingurua, kolektiboaren esperientziak eta errealitateak ikusarazteko eta haien ahotsa entzuteko.
Ondoren, adierazitako ideiak eta testigantzak erabiliko dira tranbertso saio bat sortzeko. Espazio artistiko hori trans pertsonek osatuko dute, eta kolektiboaren ahotsak anplifikatuko ditu, ikusgaitasun eta sentsibilizazio handiagoa sustatzeko.
