Remigia Echarren Aranguren. Iruña, 1853-1921
- Deskargatu testuak257.52 KB
Iruindar orekari adoretsuak herritarrak harrituta uzten zituen bere ikuskizunarekin, unama baten gainean Arga ibaia, Zezen Plaza, Gazteluko plaza eta gure mugetatik haratagoko beste hainbat toki gurutzatuz. Mademoiselle Agostini izen artistikoaz ezaguna, gorenetik gozatu zuen izan nahi zuena izateko eskubideaz, eta horri esker ‘Argako erregina’ ezizena jaso zuen.
Bere lanbideagatik eta bere nortasun nabarmenagatik bitxia, Remigia Echarren, bizitzea egokitzen zaien denboraren gainetik nabarmentzen diren emakume horietako bat izan zen. Farandularen eta fantasiaren mundua, zirkua eta magia izan ziren Remigiaren elikaduraiturri ia bere bizitza osoan zehar. Eta munduari fantasia botatzeagatik, ezizen artistiko bat ere asmatu zuen: Mademoiselle Agustini.
Ez dago jakiterik noiz eskaini zuen emanaldi bat lehen aldiz jaio zen hirian, baina 1882ko Sanferminetan dagoeneko, "La Echarren"-ek –hala ezagutzen zuten– ekitaldi nagusi bat eskaini zuen zezen-plazan: mutur batetik bestera gurutzatu zuen plaza, teilatutik, unama baten bidez. Pio Baroja urte hartan harrituta ikusi zuten ikusleetako bat izan zen. Baina emakume hura ez zuen ezerk beldurtzen. 1883ko sanferminetan eskaini zituen ikuskizunen artean Arga ibaia gurutzatzearena nabarmendu zen, hamar metroko altueran, Pinaquyren makinaren parean. Baina, gainera, oinetan saski batzuk zeramatzala egin zuen, eta begiak estalita bidea deseginez. Ikuskizuna, doakoa, oso arrakastatsua izan zen, eta ikusleek urtez urte eskatzen zuten. Gazteluko plazak ere ez zion kontra egiten. Udala eskuzabala izan zen eta eskerrak eman zizkion 500 pezetako dohaintzarekin.
Premin de Iruñak –hori zen Ignacio Baleztenaren ezizena– honako hau esatera iritsi zen: “Egun gogoangarri honetan, Argako, Aragoako, Runako edo Arrotxapeko baratzeak ureztatzen dituen ibaiari eman nahi diozuen izena duen ibaiko erregina izendatu dute Remigia Echarren iruindar adoretsua, zirku munduan (…) Mademoiselle Agustini goitizenaz ezagutua”.
Tokiko prentsak ere aipatu nahi izan zuen funanbulistaren ausardia. “Lau-buru” egunkariak honela hitz egin zuen balentria arriskutsuaz: “Pinaquy-ren fabrikaren ondoan dagoen ibaiaren zatian egin zen ikuskizuna, arratsaldeko zazpiak laurden gutxitan. Ordu laurden lehenago, gure herrikide agurgarria puntu horretarantz zihoan gurdi estaligabe batean... Erruki Etxeko musika-banda aurretik zuela.
Aldi berean, milaka lagun Telleriako portaletik atera eta ibaiaren inguruan kokatzen joan ziren, Arga ibaiaren ezkerraldeko ertzeko zelaigune txikiak eta Belosoko Erripa deiturikoak itxura guztiz alaia eskaintzen zutelarik. Funanbulua bere ibilbideari ekiteko prestatu zen, ikusleak isilik geratu ziren une batez, eta handik hiru minutura Agustini baretasun osoz iritsi zen ibaiaren beste aldera, haren gainetik hamar bat metroko altuerara zegoen unamatik igaroz. Orekariak saski batzuetan jarri zituen oinak, eta oinetako horiek behar bezala lotu ondoren, ibaia zeharkatu zuen lasai-lasai, eta handik lau minutura iritsi zen bere bidaia arriskutsuaren amaierara”.
Bere trebetasunek ospetsu egin zuten muga hauetatik haratago. Pisuerga eta Bilboko itsasadarra izan ziren bere zirku-artea erakutsi zuen beste agertokietako batzuk. 1885 eta 1892 urteen artean jo eta ke lan egin zuen. Azken urte horretan, Ondarroan, istripua izan zuen unaman lanean ari zela aulki batekin hamabost metroko altueran. Hainbat haustura jasan zituen, eta, horren ondorioz, bere lan- eta lanbide-bizitza amaitu zen. Hala eta guztiz ere, 1904an Iruñean aritu zen. Bere bizitzaren amaieran, historiako tramoiari handiak bezala, erabateko miserian amaitu zuen. Kaleetan saltzen zuen loteriak ez zuen pobreziatik aldendu.