PARTAIDETZA PRESTAKUNTZA IKASTAROAK - Udazkena 2026

Ongi Etorri Udazkena!

Herritarren partaidetzaren arloko prestakuntza-ikastaroen programazio honek IRAILETIK ABENDURA arteko aurrez aurreko ikastaroak biltzen ditu. Programazioan aldaketak egiten badira, sortzen diren egoeretara egokitzeko izanen dira. 


Argibideak eta Behin-behineko Izen-emateak - Matrikula DOAN
 

  • 18 urtetik gorakoendako, ikastaro jakin batzuetan izan ezik; salbuespen-kasu horietan, prestakuntza-jarduerari buruzko informazioan zehaztuko da. 
     
  • Behin-behineko izen-emateak egiteko epeak berariaz zehazten dira ikastaro bakoitzean. Irizpide orokor gisa, behin-behineko izen-emateak IRAILAREN 8an irekiko dira eta ikastaroak hasi baino hamar egun lehenago itxiko dira, salbuespenak salbuespen, eta plazak bete gabe geldituz gero epea luzatzen ahalko da. 
     
  • Behin-behineko izen-ematea egiteko, nahitaez online formulario bat bete beharko da ikastaro bakoitzeko, participa.pamplona.es/eu webgunean sartuta. 
     
  • Behin-behinean izena emateko epea amaituta, eskatzaile guztiei jakinaraziko zaie prestakuntzan onartuak izan diren ala ez. 
     
  • Onartuek izen-ematea berretsi beharko dute behin betiko izena emanez. 
     
  • Ikastaro bakoitzeko ikasleen gehieneko kopurua osatu arte onartuko dira parte-hartzaileak, eta gainerakoak, halakorik balego, itxaron-zerrendan geldituko dira. 
     
  • Izena eman baduzu baina ezin bazara ikastarora etorri, ikastaroa hasi aurretik jakinarazi, mesedez. Jardueran baja ematen baduzu, beste pertsona batek izena ematen ahalko du zuk libre utzi duzun lekuan. 
     
  • Ikastaroren batean eskainitako lekuak baino eskaera gehiago badira, ikastaro bakoitzaren berariazko irizpideen arabera hautatuko dira parte-hartzaileak, betiere Iruñean erroldatuta egon direnei eta Iruñeko gizarte- eta kultura-elkarteetako kideei lehentasuna emanez. 
     
  • Aurrera begirako izen-emateetarako, kontuan hartuko da ikastaroaren % 85era agertzera iritsi ez direnen kasua, eta ikastaroren batean lan pertsonala egin behar bada, ez entregatu izana. Halaber, bertaratze-ziurtagiria emanen zaie ikastaroaren ehuneko horretara joan diren ikasleei. 
     
  • Gutxieneko izen-emate kopurura iristen ez diren ikastaroak bertan behera uzten ahalko dira.
     
Zentro

Zentro Berdintasuneko, Ekintza Komunitarioko, Auzoetako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako Alorraren barruan dago. Gunearen xedea da gizarte-sareko elkarteei eta entitateei zein herritar aktiboei partaidetzaren arloan laguntzeko eta gaitzeko zerbitzua ematea: 
 

  • Partaidetzarako argibide- eta baliabide-zerbitzua (Harrera eta orientabideak). 
  • Liburutegi espezializatua eta Dokumentazio Zentroa. 
  • Aholkularitza teknikoko eta lege-aholkularitzako Zerbitzua. 
  • Partaidetzarako prestakuntza. 
  • Herritarren Parte-hartzea Dinamizatzeko Zerbitzua. 
  • PLAZA ON Boluntarioen Zerbitzua. 

     
Kokapena eta Harremanetarako Datuak
  • Tel.: 948 42 02 66 
  • Helbide elektronikoa: formacion.participacion@pamplona.es 
  • Webgunea: participa.pamplona.es/eu | decide.pamplona.es 


    Youtube: participa.pamplona
    Instagram @partehartu_iru
    Facebook: @ParticipacionPamplona
    Twitter: @participa_pna
    Flickr: participa.pamplona
     
Norendako?

Gizarte zibila (antolatua ala ez), elkarteak, herritarren taldeak eta entitateak, udal-langileak eta gizarte- eta komunitate-arloko profesionalak (gizarte-hezkuntzakoak, arlo soziokulturalekoak, gizarte-osasunekoak, gizarte- eta ingurumen-arlokoak, etab.). 

Aurretiko izen-ematea irekia duten ikastaroak

Gizarte berrikuntzako Iruñeko foroa
  • Edukia: Nola eraiki gizarte-berrikuntza hiritartasunetik? Esperientzia arrakastatsuak. Guztietarako galdera: Zer behar du Iruñeak hiri berritzaileagoa eta demokratikoagoa izateko? Gizarte Berrikuntzako sari-banaketa. 

  • Egunak: Azaroak 26. 

  • Ordutegia: 17:30 - 19:30 h. 

  • Tokia: Kondestableko hitzaldi-aretoa. 

  • Parte-hartzaileak: Gizarte-berrikuntzako adituak eta saritutako proiektuak. 

  • Behin-behineko izen-ematea: Azaroaren 16ra arte. 

Zapalduaren antzerkia: Ahalduntze kolektiborako tresna (hastapeneko maila eta aurreratua)
  • Edukia: Jolas adierazkor eta dramatikoak. Inprobisazioa eta bat-bateko antzerkia. Zapalduaren Antzerkiko tekniken hastapenak ("Aktore eta ez-aktoreendako jolasak", Irudi Antzerkia, Antzerki Foroa eta Desioaren Ortzadarra). Antzerki Foroko eszena ou obra berriak sortzea eta horietan parte-hartzea. 
  • Iraupena: 16 ordu.
  • Egunak:
    • ikastaroa (Aurreratua): Abenduak 11, 12 eta 13 (aurrez zapalduaren antzerkiaren lantegiren bat egin izana eskatzen da). 
  • Ordutegia: Ostiralean 17:00-21:00; larunbatean 10:00-14:00 eta 15:30-19:30; igandean 10:30-14:30. 
  • Nork emana: Eider Sainz de la Maza Alday. 
  • Tokia: Geltoki aretoa (autobus-geltoki zaharra). 
  • Behin-behineko izen-ematea: azaroaren 27ra arte (aurreratua). 
Boluntarioengana hurbilduz
  • Edukia: Udal boluntarioen zerbitzua aurkeztea (Plaza On). Espainiako edo Nafarroako boluntariotza legea (eskubideak eta betebeharrak). Nafarroako boluntariotzaren eta partaidetza demokratikoaren esparru-araudia, Agenda 2030 eta III. Ekintza Plana. Nafarroako boluntariotzaren egoera eta 2. ikerketaren ondorioak. 
  • Prestatzailea: Silvia Cruchaga Torremocha (Plaza On udal sarearen koordinatzailea). 
  • Iraupena: 1,5 ordu. 
  • Eguna eta ordutegia: Bi ikastaro eskainiko dira (egun berean):
    • Gaztelaniaz: Azaroak 12, osteguna, 10:00etan. 
    • Euskaraz: Azaroak 12, osteguna, 17:00etan. 
  • Tokia: ZENTRO elkarlaneko gunea (Kondestablearen jauregia), Kale Nagusia 2. 
  • Behin-behineko izen-ematea: Azaroaren 6a baino lehen. 
Elkarteak eratzea eta oinarrizko kudeaketa
  • Edukia: Elkarteen eraketa. Administrazioarekiko harremanak. Beharrezkoak diren agiriak. Betebehar fiskalak eta giza-baliabideetakoak. Beste konpromiso batzuk. 
  • Prestatzailea: Ana Belén Albero Díaz (Abokatua, Irabazi-asmorik gabeko erakundeen kudeaketan masterra, Gaztediaren Etxeko eta ZENTROko aholkulari juridikoa). 
  • Iraupena: 3 ordu. 
  • Data eta ordutegia: Bi aukera:
    • Ikastaroa: Azaroak 16, 10:00-13:00. 
    • Ikastaroa: Azaroak 16, 17:00-20:00. 
  • Tokia: ZENTRO (Kondestablearen jauregia), Kale Nagusia 2. 
  • Behin-behineko izen-ematea: Azaroaren 11 arte. 
Dirulaguntzen justifikazioa
  • Edukia: Oinarrizko kontzeptuak: zer da justifikatzea, justifikatzeko moduak. Prozedura, betekizunak, epea eta aurkeztu beharreko agiriak. Adibide praktikoa: herritarren partaidetzako deialdia. 
  • Prestatzailea: Ana Belén Albero Díaz. 
  • Iraupena: 2 ordu. 
  • Data eta ordutegia: Bi aukera:
    • Ikastaroa: Abenduak 21 (astelehena), 11:00-13:00. 
    • Ikastaroa: Abenduak 21 (astelehena), 17:00-19:00. 
  • Tokia: ZENTRO (Kondestablearen jauregia), Kale Nagusia 2. 
  • Behin-behineko izen-ematea: Abenduaren 14ra arte.
Elkarteendako AA: zure laguntzaile digitala eta Gemini Notebook aplikazioa
  • Edukia: Adimen artifizial sortzailearen oinarriak eta aukerak elkarteentzat. Jarraibide egokiak ematea. Testuak idatzi eta berrikustea. Proiektuak eta memoriak prestatzea. Gemini Notebook: dokumentazioa antolatu, analisi adimenduna egin, laburpenak, infografiak, mapa mentalak eta podcastak sortu dokumentuetatik abiatuta. 

  • Gomendioa: Ordenagailua edo tableta ekartzea komeni da. 

  • Prestatzailea: Sara Larripa. 

  • Iraupena: 12 ordu. 

  • Egunak: Abenduak 14, 15, 16 eta 17. 

  • Ordutegia: 17:00 - 20:00. 

  • Tokia: ZENTRO (Kondestablearen Jauregia), Kale Nagusia 2.

  • Behin-behineko izen-ematea: Abenduaren 2ra arte.

Energia-komunitateak
  • Edukia: Zer da energia-komunitate bat? Onurak, merkaturatzaileekiko aldeak, antolaketa eta erabakiak hartzea. Egungo egoera eta parte hartzeko aukerak Iruñean. 

  • Bideratzailea: Iruñeko Udalaren Energia Agentziako teknikariak. 

  • Iraupena: 6 ordu. 

  • Egunak: Abenduak 9, 16 eta 23 (asteazkenak). 

  • Ordutegia: 17:00 - 19:00. 

  • Tokia: ZENTRO (Kondestablearen Jauregia), Kale Nagusia 2.

  • Behin-behineko izen-ematea: Azaroaren 27ra arte. 

Gizarte mentoretzako lantegi parte-hartzailea
  • Edukia: Gizarte-mentoretzaren sarrera eta potentzialtasunak gizarte-ekintzan. Nafarroan bakarrik migratutako gazteak gizarteratzeko tresna gisa. Mentorearen rola eta Nafarroako esperientziak (Kideak programa). 

  • Prestatzailea: Unai Esparza Ezkurra (Garaian - Gizarte Ekimeneko Kooperatiba Elkartea). 

  • Iraupena: 2 ordu lantegiko. 

  • Egunak: azaroak 26. 

  • Ordutegia: Ostegunetan, 18:00 - 20:00 h. 

  • Tokia: ZENTRO elkarlaneko gunea (Kondestablearen jauregia), Kale Nagusia 2. 

  • Behin-behineko izen-ematea: azaroaren 20ra arte.