Pablo Sarasate (1844 – 1908)

XIX. mendeko biolinista ospetsuenetako bat izan zen, eta oso ezaguna egin zen Europa, Amerika eta Asiako eszenatoki nagusietan bere birtuosismoagatik eta dotoreziagatik. Jaioterri zuen Iruñearekin harreman estua izan zuen beti, eta bere ondasun eta bildumen zati bat hiriari utzi zion. Iruñeko seme kutun izendatu zuten 1900ean, eta artistaren ondareak bizirik dirau hirian gaur egun.

Sarasate

Iruñean jaioa, Pablo Sarasate XIX. mendeko biolinista nabarmenetako bat izan zen, eta bere garaiko interpreterik handienen pareko nazioarteko oihartzuna izan zuen. Txikitatik, aparteko talentua zuen, eta, horri esker, Parisko Kontserbatorioan ikasteko beka bat lortu zuen. Bere birtuosismo, dotorezia tekniko eta musika-sentsibilitateari esker Europa, Amerika eta Asia osoan zehar jo zuen, eta hainbat konpositorek miretsi zuten, hala nola Saint-Saëns, Bruch edo Wieniawski-k. Bizitzaren zati handi bat Nafarroatik kanpo eman arren, jaioterri zuen Iruñearekin harreman estua izan zuen beti. Hainbatetan itzuli zen Iruñera kontzertuak emateko, eta bere ondasun eta bildumen zati bat hiriari utzi zion.

Udalak 1900eko otsailean erabaki zuen hiriko seme kutun izendatzea, eta Miarritzen hil ondoren, Udalak panteoi dotore bat eraiki zion Iruñeko hilerrian. Haren ondareak Pablo Sarasate Kontserbatorioan bizirik dirau gaur egun.