Katalina Foixkoa izenez ere ezaguna, 1512an Nafarroaren konkistaren aurretik Nafarroa hiriburutik gobernatu zuen azken monarka izan zen. Katalinaren erreginaldian, Iruña erresumaren gune politiko, kultural eta administratibo gisa finkatu zen, gorte egonkor eta aktiboa zuen, eta hainbat humanista eta intelektual erakarri zituen.
Katalina I.a Nafarroakoa, Katalina Foixkoa izenez ere ezaguna, Nafarroa hiriburutik, Iruñeatik, gobernatu zuen azken erregina izan zen. Akitaniako Mont-de-Marsanen jaio zen, Nafarroa Beheretik oso hurbil. Magdalena Valoiskoa (Frantziako Luis XI.a erregearen arreba) eta Gaston Foixkoa (Karlos III.a Noblearen ondorengo zuzena, linea nagusikoa) senar-emazteen alaba txikiena zen. Emakume azkarra eta kementsua, Joan Albretekoarekin ezkondu zenez, Pirinioetatik iparraldera zeuden lurralde zabalak eman zizkion erresumari, eta horrek bide ematen zuen mendikatearen bi aldeetan proiektu politiko bideragarri bat eratzeko.
Gobernatzen egon zen aldian, Iruña erresumaren gune politiko, kultural eta administratibo gisa finkatu zen, gorte egonkor eta aktiboa zuen, zeinak hainbat humanista eta intelektual erakarri baitzituen. Katalinak lehen inprimategia instalatzea babestu zuen, baita Gramatika Ikastegi bat sortzea ere; hain zuen, hura izan zen ikastetxe modernoen aitzindaria. 1512an, Albako Dukearen tropek Nafarroa inbaditu zuten, eta Katalinak eta Joanek Pirinioetatik iparraldera zituzten lurraldeetara ihes egin behar izan zuten. Handik, erresuma berreskuratzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Erbestean hil zen, eta Iruñeko katedralean ehortz zezatela nahi zuen; aitzitik, gaur egun Lescar-eko katedralean lurperatuta dago.
