Iruña MODA da / Pamplona es MODA

banner
m

Erakusleiho bakoitzaren atzean istorio bat dago. Jantzi bakoitzaren atzean, esku batzuk, lanbide bat eta bizitza ulertzeko modu bat. Belaunaldiz belaunaldi gure hiria janzten aritu direnen istorioak, eta gaur egun hori egiteko modu berriak irudikatzen dituztenenak.

Modak ere gutaz hitz egiten baitu. Nondik gatozen, zer ikasi dugun eta oraindik sortzeko dagoen guztiaz.

Azaro honetan, Pamplona es Moda ekimenak hain hurbil dugun eta hainbestetan oharkabean pasatzen zaigun unibertso hori ezagutzera gonbidatzen zaitu. Bertako lantegietan sartzera, protagonistak ezagutzera eta sorkuntza bakoitzaren atzean dagoen grina partekatzera gonbidatzen zaitugu.

Gure arropa nork egiten duen ezagutzen dugunean, garen hiria ere ezagutzen baitugu.

Hiria Janzten duena

Erakusketa

Soineko batzuek oroitzapenak gordetzen dituzte; beste batzuek gaur egun nor garen kontatzen dute, eta beste zenbaitek bihar nor izanen garen irudikatzen dute. Azaroko hirugarren astean, Civivox Pompelo talentuari eta sormenari irekitako erakusleiho bihurtuko da.

Tradizioa eta begirada berriak uztartzen dituen ibilbidea da, eta inguruan paseatzen dabiltzanak gelditzera eta jantzi bakoitzaren atzean dauden istorioak eta pertsonak ezagutzera gonbidatzen.

Topaketak. Istorioak, lanbidea eta  begiradak

OSTEGUNA. MODA JASANGARRIA

  • María Clè Leal
  • 18:00-19:00
  • Diseinua, lurraldea eta aukera berriak latxa ardiaren artilearentzat


OSTIRALA 20. EMPRENDER EN MODA

  • Sonia Romero · La Tienda de La Vecina
  • 14:30-16:30
  • LA BAJERA: Mahai-ingurua elkarteko kideekin + La vecina / 17:00-19:00
  • Marka bat sortzea, pertsonengana hurbiltzea eta proiektu bideragarri bat eraikitzea.

LARUNBATA 21. PATROIAK HAUTSI ETA LOTURAK SORTU

  • Aitor Acilu + Marta Bariáin
  • 10:00-14:00
  • Elkar ezagutzeko, esperientziak partekatzeko eta lotura berriak sortzeko dinamika parte-hartzaileak.


LARUNBATA 21. CLAUSURA

  • Daniel Chong, Guillermo Décimo + Iruñeko pertsona berezi bat
  • 17:30-19:30 
  • Fran Mezcuak gidatutako solasaldia. Hiru begirada, hiru ibilbide. Solasaldi bat. Iraganera eta orainera bidaia bat.

Janzten duten oroitzapenak

D
d

Ikusgarritasuna

Iruñeko erakusleihoek modaren lanbideei bizitza eskaini zieten pertsonen izenak, argazkiak eta kontakizunak berreskuratzen dituzte.

Omenaldia da beren lanaren, lantegien eta saltokien bidez modaren lanbidea eraiki duten pertsonentzat.

Labide Irekia

a
sad

Tailerrak. Sartu. Begiratu. Ikasi. Parte

22 tailer eta jarduera, moda posible egiten duten prozesuak, tresnak eta ezagutzak barrutik ezagutzeko.

Sartu eta ezagutu moda sortzen den txokoak, entzun istorioak, ikasi prozesu bat eta parte hartu bertan.

Iruña MODA da

Iruñeko Udalak ‘Iruña moda da’ ekimena antolatu du, modaren inguruko lana eta sorkuntza ikusarazi eta sustatzeko xedez. Ekimenak askotariko ekintzak barne hartuko ditu martxotik azarora bitarte.
 

IRUÑA MODA DA. EKITALDIAK
 

  • Maiatzak 26 – ekainak 21.  Valentino Garavaniren goi-mailako jantzigintzako hogeita bost pieza ezezagunen erakusketa ikusgai Iruñeko Katedraleko Museoan. Iruñeko Katedraleko museoa

    Katedralerako eta erakusketarako sarrera: 10 €

    - Astelehenetik larunbatera, 10:30 – 19:00 (azkeneko sarrerak 18:00etan saltzen dira)
    - Igandeetan, 11:00 – 19:00 (azkeneko sarrerak 18:00etan saltzen dira)

     

  • Ekainak 19. BIR-PENTSATU. Donibane Lanbide Heziketako Ikastegi Bateratua. Desfile Artistikoa, ikasleek birziklatutako jantziekin egindako diseinuekin. Pinaquy aretoa. 19:00. Sartzeko gonbidapena behar da.
     
  • Irailak 12
    ‘Pasarela 20.20’ ezkontzetarako goi ile-apainketako desfilea. Jose García, ile-apaintzailea. Baluarte

    Urria eta azaroa:
  • Bigarren eskuko arropako desfilea. Antolatzaileak: Madre Coraje eta Iruñeko Udaleko Garapenerako Lankidetzako Alorra
  • ‘Pasarela 20.20’ goi ile-apainketako desfilea. Antolatzailea: José García
  • “Iruña da moda/ Moda es Pamplona” topaketak. Antolatzailea: Iruñeko Udala
     
Amaitu diren jarduerak
  • Maiatzak 15.  Nafarroako Moda Jasangarriko elkartearen aurkezpena. Pinaquy aretoa. 18:00etatik 20:30era. Sartzeko gonbidapena behar da.
  • Martxoak 13: Fashion Creative. Diseinatzaile gazteen aurkezpena. Antolatzailea: Creanavarra zentroa
  • Apirila 11: Primavera de Reestreno. Nabarreria k.21 11:00-14:00

helburuak

Helburu nagusia Iruñeko moda aktibatzea da, hiriko ehun ekonomiko, sozial, kultural eta artistikoaren parte aktiboa baita.

  • Nafarroako modaren esparruko eragileen lana ikusarazi eta bultzatzea
  • 2026an zehar egiten diren ekintzak ikusaraztea
  • Gizarteari oro har Nafarroako modaren sektorea ezagutaraztea, hainbat ikuspuntutatik
  • Kalitatezko kontsumo-eredu arduratsu eta jasangarri baten inguruan sentsibilizatzea eta kontzientziatzea
  • Ehungintza arloko toki-merkataritza sustatzea
  • Modak denboran zehar izan duen garrantzia eta presentzia ezagutzera ematea
     
  • Egun sektoreak Nafarroan duen egoerari buruz hausnarketa egitea
  • Ikasle eta profesionalei topaketa eta elkartruke profesionalerako uneak eskaintzea
  • Herritarrei askotariko teknikak modu praktikoan ezagutaraztea
  • Joera berriei buruz hausnarketa egitea
  • Komunitatean erreferentziazko profesionalak direnen esperientziak jakitera ematea

Lau jarduera-esparru

1/ KULTURA ETA ERAKUSKETAK
2/ HEZKUNTZA
3/ MODAREN SEKTORE EKONOMIKOKO TOPAKETAK
4/ DESFILEAK