oPENLAB

oPEN Lab proiektua

oPEN Lab proiektuak errepikatu daitezkeen eta komertzialki bideragarriak diren irtenbide-sortak identifikatu nahi ditu, dauden hiri-testuinguruen barruan energetikoki positiboak diren auzoak lortzeko asmoarekin; irtenbide horiek tokiko energia-sisteman erabat integratuko dira. Hala, auzoan mikroenergia aktiboko gune bat sortzen saiatzeko. Proiektuak teknologia eta sorta horiek auzo mailako irtenbide integratu gisa probatu nahi ditu.

Erakusle horiek Iruñean eginen dira, baita Genk (Bélgica) eta Tartu (Estonia) hirietan ere. Iruñean Arrotxapean eginen dira jarduketak, IWER eraikinean eta San Pedro kolonian zehazki.

Berariazko helburuak

  • Energia-eraginkortasuna nabarmen hobetzea, birgaitze industrializatuko irtenbideen bidez, energia-eskaria murriztuz (kostu- eta denbora-murrizketa, energia-eraginkortasun handia, Berrikuntza Boladari lagunduz).
  • Tokiko energia berriztagarria sortzea, FV integratua eta ohiko FV gainjarria.
  • Eraikinen arteko lotura (fisikoa nahiz birtuala), ekoizpen-kontsumo ereduetako osagarritasunen aprobetxamendua ahalbidetuz.
  • Metatze elektriko eta termikoa, Ibilgailu Elektrikoak kargatzea eta eskaria malgutzea.
     

Proiektuaren iraupena

Proiektua 2021eko urriaren 1ean hasi zen eta 2026ko martxoaren1a arte egonen da indarrean. 


Kideak

oPEN Labek 33 bazkide ditu Europako zazpi herrialdetan. Proiektua Iruñean, Genken (Belgika) eta Tartun (Estonia) gauzatuko da.

Iruñean proiektu hau egiteko Udalak honako hauekin lan eginen du: Alonso Hernández & Asociados Arquitectura SL, tokiko proiektua koordinatuko duena; Obras Especiales Edificación e Infrasestructuras OBENASA; CENER Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala , ikerketa proiektuetan eskarmentu handia duen nazioarteko erreferentea, eta Euskal Herriko Unibertsitatea.


Aurrekontua

Proiektuaren aurrekontua 21 milioi euro da, gutxi gorabehera, eta horietatik ia 5 milioi Espainiarentzat dira, Iruñean jarduketak egitera bideratzeko.

Zehazki, Iruñeko Udalaren jarduketek 1.217.205 euro joko dute, eta Europar Batasunak diruz lagunduko ditu Horizon 2020 programaren barruan. 


Jarduketak Iruñean

oPEN Lab proiektuaren barruan jarduketa multzo bat eginen da Iruñean: 

  • Birgaitze energetiko berritzaileko jarduketak alokairuko 12 etxebizitza sozialetan San Pedro etxe-multzoan:
    • panel fotovoltaikoak jarriko dira energia berriztagarria ekoizteko, eraikinaren estaldura zein barneko isolamendua aldatuz, eta klimatizazio-instalazio berriak jarri eta energia metatzeko gailuak instalatuko dira.
    • jarraipen- eta monitorizazio-teknika berritzaileak ezarriko dira, hala etxebizitzen energia-balantzeari dagokionez nola okupatzaile eta bizilagunei eragindako kalteak zehaztu eta arintzeari dagokionez (zarata, etab.)
    • ibilgailu elektrikoetarako kargaguneak jarriko dira birgaitutako eraikinen inguruetan
  • Parte hartzen duten eraikinak IWER konplexuarekin konektatuko dira modu fisiko edo birtualean Energia Berdearen Barruti Positiboaren hazia izateko, energia elkartrukeak eta sarearen balantzea ahalbidetuz.
  • Azken erabiltzaileen parte-hartze aktiboa garatutako irtenbideak ezartzen, zehazki Iruñeko Udalak antolatutako lantegien bidez.
  • Auzoko energia-bulegoa sortzea, energia-komunitate baten eraketa dinamizatuko duena.
  • Auzoko elkarteak eta herritarrak sentsibilizatzeko jarduketak, horiek partaidetza aktiboa eta energia-trantsizio prozesura atxikitzea lortzeko.

 

ue

 

Proiektu honek Europar Batasuneko Horizon 2020 Ikerketa eta Berrikuntza Programaren finantzazioa jaso du, ID 101037080 dirulaguntza-hitzarmenaren bidez. Egileak dira webgune honen edukiaren arduradun bakarrak. Ez dute nahitaez islatzen Europar Batasunaren iritzia. Ez CINEA ez Europako Batzordea ez dira erantzule bertako informazioaren erabileraren gainean.