Iruñeko Udalaren Energia Agentzia

Nor gara?

Hirian energia-erabilera arrazionala sustatzeaz arduratzen den udal-zerbitzu bat da Iruñeko Udalaren Energia Agentzia.

 

  • Heblidea: Armadaren etorbidea 2, 9 - 31002 Iruña
  • Telefonoa: 948-420991
  • Helbide elektronikoa: agencia.energetica@pamplona.es
  • Jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.

Helburuak

  • Energia aurrezteko eta eraginkorki baliatzeko jarduerak sustatzea, hartara arrazionalki erabil dadin.
  • Udalak ere energia-aurrezpenean parte hartzea, batez ere energia berriztagarriak sustatuz.
  • Herritarrei informazioa eta aholkua ematea energiaren kontsumoaz, eta gai horrekiko sentsibilizazioa bultatzea.
  • Energia-kontratuak energia berriztagarriak ekoizten dituzten kooperatibekin egiteko aukera aztertzen hastea. 
  • Energia Merkaturatzeko Udal Enpresa bat sortzea, honako eginkizun hauekin:
  • Egungo instalazio fotovoltaikoa kudeatu eta hura hedatzen saiatzea, Udalaren eskura dagoen ondareaz baliatuta.
  • Erraztasunak ematea herritarrek eta gizarte-eragileek energia berdea instalatu dezaten (energia-aholkularitza).
  • Modu aktiboan bultzatzea ekoizle berriak elkarrekin sarean jardutea; horretarako, ekoizle txikien kooperatiba baten sorrera sustatuko da, Udalaren babes juridikoa izango duena.
  • Sortzekoa den enpresa merkaturatzaileak eragindako diru-sarrerak berrinbertitzea pobrezia energetikoari aurre egiteko programetan.

UDALAREN AUTOKONTSUMORAKO INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOAK

Autokontsumorako eguzki-energia elektrikoko ekoizpenak energia erabat berriztagarria sortzen du, isurpenik gabea eta, hortaz, kliman eta aire-kalitatean eraginik gabea; eguzki-plakak dituen eraikinak zuzenean kontsumitzen du. Gaineratiko ekoizpena pilaketa-baterietan pilatu, beste kontsumitzaile batekin partekatu (beste eraikin batekin, adibidez) edo sare elektrikoan txertatu ahal da (merkatu elektrikoan salduz). Egun Udalak sarean txertatutako 24 eguzki-instalazio fotovoltaiko dauzka, eta autokontsumorako 5 eguzki-instalazio fotovoltaiko. Instalazioetako lau berriak dira, 2018an egindakoak, eta bat, zaharra, autokontsumorako bihurtua; bosten artean 181,4 kW biltzen dituzte instalatutako potentzian.

  • Honako  esteka honetan autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa duten 3 udal-eraikinen ekoizpena eta kontsumoa jarraitu ahal dira.
  • Honako esteka honetan autokontsumorako lege- eta teknika-argibideak aurkitu ahal dira, baita ere, autokontsumorako instalazioak dimentsionatzeko simulazio-eredu bat.

ENERGIA-MERKATURATZAILEA

Udal Energia Merkaturatzailea Iruñeko Udalari zein banakako kontsumitzaileei energia berdea hornitzeaz arduratzen da. Epe luzean, gainera, instalazio fotovoltaikoak edo hidraulikoak erregimen kooperatiboan ezartzea bultzatzeko balioko du.

Era berean, zerbitzua udalekotzeak energia-burujabetza sustatzen du, ekimenaren filosofiarekin bat. Izan ere, erosten den energiaren gaineko kontrola hartzen da, elektrizitate-enpresa handien oligopolioaren menpe egon gabe. Horrela, “udalerria ahalduntzeko” lehenengo urratsa egiten da, eta energiaren produkzioa eta eraginkortasuna tokiko mailan kontrolatzeko aukera irekitzen da; are gehiago, herritarrek ere hori dena kontrolatzeko aukera izan lezakete.
 

ENERGIA-POBREZIA

Iruñeko Udalak energia-pobreziaren gaineko lehen azterketa egin du hirian. Helburuak dira Iruñeak gai horren inguruan duen egoera-mapa izatea, energia-pobreziaren karakterizazio- eta neurketa- azterketa handiagoak egitea eta, horrela, gai horren inguruko diagnostiko osoa izatea, jarduketa-neurriak ezarri ahal izateko, egun daudenen osagarri.

Orri hau erabilgarria al da?