Iruñeko Udaleko Kultura eta Hezkuntzako Alorra - Kultura

Iruñeko Udaleko Kultura eta Hezkuntzako Alorra - Kultura
Dirección

DESCALZOS KALEA 72, BEHEKO SOLAIRUA - 31001 IRUÑA

Teléfono
Horarios
- Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.
Otros datos
- ZINEGOTZI ORDEZKARIA: Maider Beloki Unzu.
ZUZENDARITZA: Maitena Muruzabal Ollo.
IDAZKARITZA TEKNIKOA: Víctor Manuel Piñero Larrasoaña.
KULTURA:
Kultur Plan Estrategiko berria sortu eta bultzatzea, Iruñeko kultur aberastasuna bere eginen duena, oso-osorik.
Iruñeko kultur bizitasuna sustatzea, azpiegiturak sorturik eta kalitatezko ekoizpenak programatuta.
Kultura sustatu eta hedatzea, Iruñeko hizkuntzetan lan eginda.
Kultur ekipamenduak sortu eta gizartearen partaidetza dinamizatzea.
Hiriko espazioa zabaldu eta indartzea, kultur xedeei begira.
Liburutegi publikoak eta irakurzaletasuna sustatzea.
Argitara ematea Udalaren argitalpen zientifiko eta dibulgaziozkoak.
Kolektibo profesionalen kultur jarduna indartu eta sustatzea.
Hiriko kultur erakunde eta entitateen ekimenak, funtzionamendua eta partaidetza bultzatzea.
Iruñeak berezko dituen gizarte- eta kultura-jarduerak sustatzea, hala nola Sanferminak eta ekitaldi tradizionalak.
Jarduera-programak sustatu eta garatzea Civivox zentroetan, kogestioko guneak egituratzeko.
Sormena sustatu eta arte plastikoen, antzerkiaren eta musikaren adierazpen garaikideak hedatzea.
Programazio artistikoa koordinatzea, Gayarre Antzokia Fundazioaren bidez.
Udalaren arte-ondarea handiagotzeko bultzada.
Artista gazteen sustapen profesionala egitea, bereziki haiei zuzendutako lehiaketak antolatuta.
KULTURA-ANIZTASUNA:
Migratzaileei zein migratzaile ez direnei zuzendutako programak garatzea, batik bat, haien ahalduntzea sustatzen ahal dutenak. Sinergiak sortzea partaidetza-prozesuetan, dela unean unekoetan, dela lurraldekoetan.