EUROPAKO MUGIKORTASUN ASTEA. 2026. urtea

Beste behin ere, Iruñeak bat eginen du Europako Mugikortasun Astearekin, mugikortasun jasangarria sustatzera bideratutako askotariko jardueren egitarau baten bidez.

Mugitzeko modu ezberdinak konbinatzeko aukera nabarmentzen du aurten urtero egin ohi den mugikortasun jasangarriaren aldeko kanpaina europarraren leloak. Lelo horrek, beti egoera bakoitzerako egokiena den garraiobidea erabiliz mugitzera bultzatzen gaitu, eta hausnartzera ea nola lor dezakegun, ahal den neurrian, berotegi-efektuko gas-isuriak murriztea eta gure hiriko airearen kalitate onari eusten laguntzea.

Iruñean, herritarrek garraiorako gero eta aukera gehiago dituzte, eta horiek ahalbidetzen diete aukerak konbinatzea eta egoera bakoitzerako egokienak direnak hautatzea, helburua lortze aldera.
 

TRIZIKLOAK GIDATZEKO PRESTAKUNTZA ETA IBILBIDE TERAUPETIKOAK TRIZIKLOZ

Trizikloak Gidatzeko Prestakuntza

  • “En Bici sin Edad Pamplona” programa hori gidatzen duen elkartearen laguntzarekin eginen da. Txirrindularien elkarte eta kolektiboei zuzendutako prestakuntza da, eta hura amaitutakoan boluntariotzako programan parte hartzeko aukera izanen dute.
  • Larunbata irailak 5. 10:00 - 14:00. Civivox Juslarrotxa
  • Izen-emate: movilidad@pamplona.es

 

Ibilbide teraupetikoak trizikloz

  • Gure hiriko adinekoen egoitzen eta dibertsitate funtzionala duten pertsonei laguntzeko elkarteen partaidetzarekin antolatu dira, eta trizikloak gidatzeko prestakuntza jaso duten boluntarioen laguntza izanen dute.
  • Irailak 14  (hiru asteko iraupena)
     

BIZIESKOLA HELDUENTZAT

2 astez, astean 2 egunez (4 saio guztira). Astelehen eta asteartetan edo asteazken eta ostegunetan, taldeen arabera.
Izen-emateak: 010ean (948 420 100 zenbakian, Iruñeaz kanpotik deituz gero) 
 

1. Maila: hastapenak
  • (1. taldea). Irailak 14 (astelehena), 15 (asteartea), 21 (astelehena) eta 22 (asteartea), 10:00etatik 11:30era (9 laguneko taldea). Begirale 1: 1,5 ordu x 4 egun = 6 ordu
     

  • (2. taldea). Irailak 14 (astelehena), 15 (asteartea), 21 (astelehena) eta 22 (asteartea), 17:00etatik 18:30era (9 laguneko taldea). Begirale 1.  1,5 ordu x 4 egun = 6 ordu
     

  • (3. taldea). Irailak 14 (astelehena), 15 (asteartea), 21 (astelehena) eta 22 (asteartea), 18:30etik 20:00etara (9 laguneko taldea). Begirale 1. 1,5 ordu x 4 egun = 6 ordu
     

  • (4. taldea). Irailak 16 (asteazkena), 17 (osteguna) eta irailak 23 (asteazkena) eta 24 (osteguna), 10:00etatik 11:30era (9 laguneko taldea). Begirale 1. 1,5 ordu x 4 egun = 6 ordu

2. maila. Trebatzea
  • (5. taldea). Irailak 14 (astelehena), 15 (asteartea), 21 (astelehena) eta 22 (asteartea), 11:30etik 13:00etara (9 laguneko taldea). Begirale 1.     1,5 ordu x 4 egun = 6 ordu
     

  • (6. taldea). Irailak 14 (astelehena), 15 (asteartea), 21 (astelehena) eta 22 (asteartea), 17:00etatik 18:30era (9 laguneko taldea). Begirale 1.     1,5 ordu x 4 egun = 6 ordu
     

  • (7. taldea). Irailak 14 (astelehena), 15 (asteartea), 21 (astelehena) eta 22 (asteartea), 18:30etik 20:00etara (9 laguneko taldea). Begirale 1.   1,5 ordu x 4 egun = 6 ordu
     

  • (8. taldea). Irailak 16 (asteazkena), 17 (osteguna) eta irailak 23 (asteazkena) eta 24 (osteguna), 11:30etik 13:00etara (9 laguneko taldea). Begirale 1.  1,5 ordu x 4 egun = 6 ordu

3. maila. Bizikletaz mugitzea
  • (9. taldea). Irailak 16 (asteazkena), 17 (osteguna) eta irailak 23 (asteazkena) eta 24 (osteguna), 17:00etatik 19:00etara (14 laguneko taldea). 2 ordu x 2 begirale x 4 egun = 16 ordu

Bizikleten doako azterketa eta doikuntza

Bizikleten doako azterketa eta doikuntza, Ciclos Martínen eskutik

  • Datak: irailak 19 (larunbata) eta irailak 20 (igandea), 11:00etatik 14:00etara.
  • Tokia: Gazteluko plaza

BIZI FEST

Musikaz lagundutako aisiazko ibilaldi kolektiboa bizikletaz hirian zehar. Ibilbidea hiriko parkeetan barna, geraldiak eginez, DJ eta musikaz lagunduta.

  • Irailak 12 (larunbata) 15:00