Lekuko- Bultzada tokiko ekintzailetzari
Lekuko proiektuak Iruñeko saltoki txikien egoera banan-banan hautematea du helburu, belaunaldien arteko errelebo-prozesuak aurreratu, merkatariari eskualdatze-prozesuan lagundu eta hirian historikoak diren saltokien nahi gabeko itxierak gutxitzeko.
Horretarako, alerta goiztiarreko tresna teknologiko bat jartzen da ixtear dauden eta eskualdatze-prozesuek berekin ekartzen dituzten izapideekin hasteko interesa duten saltokietako merkatarien eskura; horrek ahalbidetzen du, triaje-prozesu baten bidez, ixtear dauden saltokiak behar beste denboraz hautematea, honako inprimaki hau beteta:
Inprimaki honen bidez, jasotako datuak abiapuntua izanen dira, behin merkatarien onespena izanda, behar beste informazio bildu eta salmenta-koaderno bat sortzeko. Koaderno horren bidez, eskualdatuko den saltokia hauteman eta ekintzaileei jakinaraziko zaie, eskualdatze ordenatua gauzatzeko: laguntza eta aholkuak emateko egutegi bat izanen du, saltokiaren eskualdatzea arrakastaz gauzatzeko behar-beharrezkoa.
Udalak Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jaso du 2025ean LEKUKO proiektuari jarraipena emateko. Proiektu horrek saltokien belaunaldi-aldaketa du ardatz.
Nafarroa Ekintzaile: Enpresak sortzeko laguntza-sarea
Navarraemprende.com atariak ekintzailetzari laguntzeko Nafarroako Sarearen eskaintza biltzen du, eta Sareak ekintzaileei, enpresei eta gizarte osoari eskaintzen dizkien zerbitzuen berri ematen du.

