Iruña, hiri hezitzailea

2020an Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Egunaren eta Kartaren 30. urteurrena betetzen da, eta 25 urte Iruña Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Sarean sartu zenetik. 

Pamplona Ciudad Educadora

 

Karta

Jada eskuragarri dago Hiri Hezitzaileen Kartaren bertsio berria. Bertsio berri honek kartak hasieratik bultzatzen dituen funtsa eta balioak mantentzen ditu, besteak beste, hezkuntza zaintzea eta bultzatzea edozein hiritako funtsezko elementu gisa; baina eguneratzeko, generoaren gaia indartzen du, jasangarritasuna azpimarratu, osasunari eta zaintzei buruzko berariazko printzipio bat gehitu du, kulturari garrantzia handiagoa eman eta bestelako gaiak ere jorratzen ditu, hala nola arrakala digitala eta big data.

Ikaskuntzak

Hiri hezitzailea izateak berekin dakartza hainbat ikaskuntza, ondorio eta onura. Azaroan zehar, egunez egun, hiri-mota horietako elementuak aztertuko ditugu. 

Gurekin ezagutu nahi dituzu? 

 

Iruña, hiri hezitzailea... 

... ikasketen laborategi bizia da

... hezkuntza-aukera andana eskaintzen diie herritar guztiei

... hezkuntza ikastetxetik haratago doa, eta kale eta plazetan eragina du 

... elkarbizitza, inklusioa, berdintasunean oinarritutako aniztasuna, justizia soziala, elkartasuna eta bakea bultzatzen ditu.

... garapena bultzatu eta herritarrak ahalduntzen ditu 

... pertsonek bizitza osoan zehar ikasten dute

... pertsona guztiek dute beti zer irakatsi eta zer ikasi

... komunitate osoaren konpromisoa behar du hezteko

... ezagutzak eta gaitasunak eskuratzea sustatzen da, eta norbera izaten nahiz elkarbizitzan aritzen jakitea bultzatzen da

... ez du inor atzean uzten

... hezkuntzarekiko borondatea eta konpromiso politikoa behar ditu

... pertsonak udal-jardunaren erdigunean daude

... hezkuntza udal alor guztien ardura da