Jesus eta Maria udalaren erromes-aterpetxeak zoladura berria estreinatu du, eta obrek 30.000 euroko kostua izan dute

Jesus eta Maria udalaren erromes-aterpetxeak zoladura berria estreinatu du, eta obrek 30.000 euroko kostua izan dute
Lehendakaritza Batzordeak bisitatu du iaztik Aspace Fundazioak kudeatzen duen establezimendua
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Jesus eta Maria udalaren erromes-aterpetxea egokitzeko lanak egin dira azken hilabetean, eraikinaren zoladuran hautemandako akatsak hobetzeko. Iruñeko Udalak 30.027 euro inbertitu ditu lurzoruaren zati bat berritzeko. Udaletxeko Lehendakaritza Batzordeak gaur goizean bisitatu du aterpetxea, egindako hobekuntzak in situ ikusteko.

Berritze-lanak egin dira desakralizatutako eliza zahar horretako eskuinaldeko nabeko zoladuran, baita aurreko atalondoan ere. Eraikina XVI. mendean eraiki zen eta 2007tik erromesendako aterpetxea dago bertan, , urtebete lehenago berritze-lanak egin ondoren. Lan horietan eliza zaharraren erabilera berritzearen aldeko apustua egin zen, eta alboko nabeetan egurrezko gelak jarri ziren logela moduan, baina eraikinaren zimenduetan esku hartu gabe. Horregatik, jatorrizko tronaduraren zoladura mantendu zen eta haren gainean, binilozko estaldura jarri zen. 

Irtenbide horretan ahulgune batzuk azaleratu ziren. 2011n. Izan ere, ezkerreko alboko nabean obrak egin behar izan ziren, estaldura azpiko tronadura ustelduta zegoelako. Orduan tronaduraren eta biniloaren ordez zeramikazko baldosak jarri ziren, bai ezkerraldeko nabean, bai gune horren aurretik dagoen atondoan. 

Aurten egoera hori errepikatu da eskuinaldeko nabean. Izan ere, jatorrizko tronaduran hondoratzeak hauteman dira egurra ustelduta dagoelako.. Horiek horrela, Udalak tronadura berritzea erabaki zuen eta obrak 30.027 euroan adjudikatu zituen. Obrak urrian egin ziren, Donejakue Bideko erromesendako eta turistendako aterpetxean eskari-kopurua gutxitu egiten dela baliatuz. Obra horietan tronadura eta bere arrastelatzea euskarri berri batez ordeztu dira, hormigoi autonibelatzailezko zolarritik abiatuta. Zolarri horren gainean,  nabearen gainerako zatian jarritako baldosa berberak instalatu dira. 

Erromesendako ehun ohe baino gehiago 
Jesus eta Maria aterpetxeak 112 ohe ditu Donejakue Bideko erromesak eta turistak hartzeko. Oheak eliza zaharreko alboko nabeetan banatzen dira, logela moduko egurrezko geletan. Gela bakoitzak bi edo hiru ohatze ditu. Gainera, zentroak askotariko ekipamendua du, hala nola, garbigailuak eta lehorgailuak, sukaldea eta jangela eta egongela. Erdiko nabea libre mantendu da, erakusketak eta kontzertuak egiteko erabilera anitzeko espazio gisa. 

2023ko irailean, Iruñeko Udalak berriro ere ASPACE Nafarroa Fundazioari adjudikatu zion aterpetxearen kudeaketa datozen bost urteetarako, hau da, 2028ko irailera arte. Administrazio-emakida hori irabazi-asmorik gabeko enplegu-zentro bereziendako edo gizarte-ekimeneko zentroetarako erreserbatuta zegoen, baita laneratzeko enpresendako ere. Adjudikaziodunaren konpromisoa da urte osoan zehar aterpetxea zabalik mantentzea, Gabonetan eta sanferminetan izan ezik. 

Aterpetxeak 11 euroko kostua du erromesendako, eta astelehenetik igandera arte dago irekita, eguerdiko 12:00etatik gaueko 23:00etara. Ostatua hartu nahi dutenek idatziz erreserbatu behar dute tokia (faxa, helbide elektronikoa) edo zuzenean aterpetxean bertan. Hala ere, maiatzaren 1etik irailaren 30era ez da erreserbarik egiten eta gau bat igaro daiteke gehienez ere. 

2023ko urtarrilean,  hotz-boladan, etxerik gabeko pertsonen aparteko beharrak artatzeko udal-baliabide gisa erabili zen aterpetxea eta Etxerik Gabeko Pertsonak Artatzeko Trinitarioseko Zentroaren eskaintza osatzeko. 2024an ez zen beharrezkoa izan etxerik gabeko pertsonen udal-baliabideen sarean sartzea, González Tablas aterpetxea erabilgarri egon baitzen, Nafarroako Gobernuaren lankidetzari esker. 

¿Te ha sido útil esta página?