Iruñeko Udaleko azaleztatzeko eta serigrafiako lantaldea eta NUP elkarlanean ari dira Ikaskuntza-zerbitzu bidezko jasangarritasunaren Europako NEMOS programan

Iruñeko Udaleko azaleztatzeko eta serigrafiako lantaldea eta NUP elkarlanean ari dira Ikaskuntza-zerbitzu bidezko jasangarritasunaren Europako NEMOS programan
“Hanburgesa-ogiarendako” bilgarri konpostagarri bat diseinatu nahi da, jasangarritasuna jorratze aldera
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Gaur, osteguna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Elikagaien Prozesuen eta Produktuen Berrikuntza Graduko 10 ikaslek Iruñeko Udaleko azaleztatzeko eta serigrafiako lantaldea bisitatu dute. Topaketa ikasleak elikadura-jasangarritasunari buruz NEMOS proiektu europarraren barruan egiten ari diren ikaskuntza-zerbitzuko programako lanaren parte da. Ogia eginen dute unibertsitateko Elikagaien Teknologia irakasgaian, eta elaborazio-prozesu horren zati gisa, poltsaratze edo paketatze jasangarriari buruzko alderdiak ere lantzen ari dira. Bisitan izan dira, halaber, Montse Navarro, Elikagaien Teknologiaren arloko irakaslea; Natxo Irigoien, Landare Ekoizpenaren arloko irakaslea; eta Maria Jesús Cantalejo, NEMO Proiektuaren arduraduna, guztiak NUPekoak.

Aurten, “Elikagaien diseinua eta garapena” irakasgaiko lana hanburgesa-ogiari buruz da. Iruñeko Udaleko azaleztatzeko eta serigrafiako lantaldea proiekturen azken zatian, paketatzeari buruzkoan, batuko da proiektura. Lantegiak San Pedroko Monasterio Zaharrean daude eta Gizarte Enplegu Babestuko gune bat dira; han, kontratupean, diseinu grafikoko, packaging-eko, estanpazioko edo seinaletikako prestakuntza ematen zaie hainbat pertsonari haien enplegagarritasun-profila hobetzen laguntzeko. Une honetan 11 pertsona ari dira lanean Udalaren lantalde horretan.

Duela aste batzuk, lantaldeak 60 bat konpostatze-poltsa eta lantegian erabiltzen dituzten material guztien laginak eman zizkion unibertsitateari, binilo-hondakinen paper-zatiak barne. Denbora horretan, unibertsitateko ikasleek fakultateko konpost-ontzian eduki dituzte, eta gaur goizean lantegira joan dira biodegradazioaren emaitzen berri ematera. Bilgarrirako materiala aukeratutakoan, bilgarriaren prototipoa diseinatzeko prozesua abiaraziko dute elkarrekin, eta, azkenik, ekoizteko prozesua. Lankidetza horren barruan, lantaldeko langileak NUPeko instalazioetara joanen dira apirilean, konpost-ontzia eta ogia egingo den instalazioa bisitatzera, prozesu horiek bertatik bertara ezagutzeko.

Iruñeak Hiri Hezitzaile gisa egiten duen lana zeharkakoa da, eta toki administrazio osoa hartzen du. Kasu honetan, azaleztatze eta serigrafia lantaldeak bere lantegia hiriko erakunde edo instituzioen zerbitzura jartzen du, eskaripean, eta “Hiri Hezitzaileen Gutunak” ezartzen duen bezala, zuzenean parte hartzen du herritar guztiek bizimodu eta kontsumo-ohitura bidezko, erresiliente eta iraunkorrak har ditzaten, eta hori guztia hezkuntza-eremuarekin lotuta egiten du (derrigorrezko irakaskuntzaren ondoko mailak).

NUP, berriz,NEMO proiektuko sei lantegitan ari da lanean, agronomia- eta elikadura-arloetan. Proposamen horiek, testatu ondoren, ‘proiektu pilotu’ bihurtuko dira, eta Espainiako eta Europako beste unibertsitate batzuetara eta Unibertsitate Publikoko beste gradu batzuetara zabalduko dira, ikasleek “Jasangarritasuneko” gaitasuna eskura dezaten Ikaskuntza-zerbitzua metodologiaren bidez.

¿Te ha sido útil esta página?