Iruñeko Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du CERMI-Nafarroarekin (CERMIN), desgaitasunen bat dutenen parte-hartzea sustatzeko

Iruñeko Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du CERMI-Nafarroarekin (CERMIN), desgaitasunen bat dutenen parte-hartzea sustatzeko
Jarduerak 2024an zehar eginen dira, eta elkartea osatzen duten entitateek ekintzen berri ere emanen dute
foto firma convenio Cermin

 

Iruñeko Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Nafarroako Desgaituen Entitate Ordezkarien Batzordearekin (CERMIN), ingurune normalizatuetan desgaitasunen bat duten pertsonen parte-hartzea eta inklusioa Iruñeko Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Nafarroako Desgaituen Entitate Ordezkarien Batzordearekin (CERMIN), ingurune normalizatuetan desgaitasunen bat duten pertsonen parte-hartzea eta inklusioa  sustatzeko. Sinaduran Txema Mauleón Echeverría Gizarte Ekintzako alorreko zinegotziak eta Mariluz Sanz Escudero CERMINeko lehendakariak parte hartu dute.

Hitzarmenak 15.000 euroko zuzkidura du eta 2024 osoan, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra, eginen diren jardueretara da bideratuko da. Honako hauek dira berariazko helburuak: batetik, desgaitasunaren arloko gizarte-entitateek egiten dituzten jarduerak eta ematen dituzten zerbitzuak hedatzea, eta, bestetik, desgaitasunaren, irisgarritasunaren eta elkarte-mugimenduaren ikuspegi soziala Iruñean lan egiten duten profesionalen artean hedatzea.

Desgaitasunen bat duten pertsonen parte-hartzea sustatzeko hitzarmenak hauek jasotzen ditu: kultur eta aisialdiko guneetarako sarreren banaketa, desgaitasunen bat duten pertsonei zuzendutako jarduera inklusiboei buruzko informazioa, eta Iruñean egiten diren jarduera interesgarrietan parte hartzea. 

Hedapenari dagokionez, testuak hauek nabarmentzen ditu: CERMINeko jarduerak eta berriak, webgunea eguneratzea, haren Kanpoko Aldizkaria, eta kide diren entitateen jarduerak eta berriak sare sozialetan hedatzea. Gainera, hitzarmenak CERMINen Direktorioa eguneratzea bideratuko du, heterogeneoki erakusteko, bai www.discapacidadnavarra.org webgunean, bai pdf formatuan.

Inklusioa lortzeko hitzarmen honek ekainean sinatutakoaren ildoari jarraitzen dio, sanferminetako irisgarritasuna hobetzeko desgaitasunen bat duten pertsonendako ekintza zehatzak proposatzen baititu. Besteak beste, espazio bereiziak izatea kontzertuetan edo unean uneko ekitaldietan.

¿Te ha sido útil esta página?