Iruñeak bizikleta elektriko publikoak alokatzeko bere lehen sistema estreinatu du, zeinak 400 bizikleta eta 42 gune izanen baititu hiri osoan banatuta

Iruñeak bizikleta elektriko publikoak alokatzeko bere lehen sistema estreinatu du, zeinak 400 bizikleta eta 42 gune izanen baititu hiri osoan banatuta
Iruñeak bizikleta elektriko publikoak alokatzeko bere lehen sistema estreinatu du, zeinak 400 bizikleta eta 42 gune izanen baititu hiri osoan banatuta
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeak gaur estreinatu du bizikleta publikoak alokatzeko bere lehen sistema, herritarren eskura hiri osoan zehar 42 basetan banatuta dauden 400 bizikleta jarriko dituen zerbitzua. Gaurtik aurrera martxan daude jada 240 bizikleta eta horiek jaso, aparkatu eta kargatzeko 26 gune, zeinak abenduan eta urtarrilean osatuko baitira aurreikusitako kopurura heldu arte, modu horretan hiriko auzo guztiak lotuko dituen sare bat osatuz.

Enrique Maya Iruñeko alkateak gaur goizean aurkeztu du zerbitzu berri honen martxan jartzea, udal administrazio-emakidaren adjudikazioduna den Ride-on enpresak kudeatzen duena. Ekitaldian lagundu diote Miguel Vital enpresa horretako zuzendari nagusiak eta Raúl Santos Nafarroako Rural Kutxako (sistemaren babeslea) marketin-arduradunak. Proiektu hon bidez bizikleta elektrikoa hiriko mugikortasun-aukera eraginkor eta jasangarrienetako bat izanen da hiriko joan-etorrietarako, garraiobide arin, eroso eta onuragarria eskainiz, osasunarentzat eta ingurumenarentzat.

Udalak hiri barruko garraiobide horren aldeko apustu garrantzitsua egin du; izan ere, lehen fasean, mila biztanleko bi bizikleta elektriko jarriko ditu, eta zerbitzu hori duten hirietan, batez beste, 1,1 ibilgailu dituzte mila biztanleko. Apustuak gora eginen du bigarren fasean, zeinetan Iruñeak 2,5 bizikleta izanen baititu mila biztanleko.

Ekimen hau ‘Go Green Iruña’ energia trantsizio eta klima-aldaketarako estrategiaren barruan kokatzen da, zeinak barne hartzen baititu hirian garatzen ari diren edo garatuko diren klima-aldaketaren kontrako ekimen guztiak eta datozen urteetako jarduketa-ildoak zehaztuko baititu.

Lehentasunezko ildoen artean garraioaren deskarbonizazioa sustatzen dutenak daude, garraioa baita Iruñeko energia-kontsumoaren % 51ren arduraduna eta klima-aldaketa sortzen duten berotegi efektuko gasen isurketen % 55 sortzen baitu hirian. Eta, haien artean, nabarmentzen dira garraio motordun pribatuaren alternatiba gisara bizikletaren erabilera sustatzen duten estrategia integratuak: ziklo-sarearen hedapena eta hobekuntza, bizikletendako aparkaleku seguruak, hiritarren prestakuntza eta gaur abian jarri den bizikleta elektriko publikoen zerbitzu berria.

Nola erabili bizikleta elektrikoak

Bizikleta elektrikoak 24 orduz daude erabilgarri, asteko 7 egunetan, sanferminetan edo oso eguraldi txarra egiten duen egunetan izan ezik( kasu horretan, erabiltzaileei jakinaraziko zaie). Bizikleta elektrikoak erabiltzeko sisteman alta hartu behar da, erabiltzaile kontu bat sortuz Ride On ES app-aren edo www.rideonpamplona.com webgunearen bidez. Bi erabiltzaile-profil daude: aldizkakoak (erabili eta ordaindu plana) edo abonatuak (hileko edo urteko harpidetza baten abonua).

Gutxienez 16 urte dituen eta sisteman erregistratu den edonork erabili ditzake bizikleta elektriko berriak. 18tik beherakoek webgunean deskargatu daitekeen baimena entregatu beharko dute, beren legezko arduradunak sinatuta, eta support@rideonpamplona.com helbidean edo Ride On enpresak ireki duen bulegoan aurkeztu (Aduanako zokoa, 14) 09:00etatik 14:00etara.

Erabiltzaileek aukeratu egin beharko dute nola ordaindu bidaia eta erreserbak: txartel fisikoaren bidez (jaulkipen prezioa 1 € da aldizkako erabiltzaileendako eta doan harpidedunendako) edo txartel birtualaren bidez (bidaiari app-aren bidez hasiera ematea)

Zerbitzu berri hau maiz erabiliko duten pertsonentzat irisgarriagoa eta erakargarriagoa egiteko xedez, sistemak bi profil mota planteatzen ditu. Abonatuek 15 euroko hileko kuota baten eta 40 euroko urteko ordainketa baten artean aukeratu ahal izanen dute. Biek, gainerako erabiltzaileek baino minutuko-tarifa merkeagoa izatea ahalbidetuko diete.  Minutuko 2,5 zentimo ordainduko dituzte lehen ordu erdian, minutuko 4 zentimo bigarren ordu erdian eta minutuko 10 zentimo lehenengo erabilera ordutik aurrera. Horrela, ordu erdiko bidaia batek 75 zentimo kostatuko zaie eta ordubetera luzatzen badute 1,20 euroko kostua izanen du. Zerbitzua noizbehinka erabiltzen dutenek berriz, zerbitzua erabiltzeko bi moduren artean aukeratzen ahalko dute: txartel-birtual bat edukitzea, aparteko kosturik gabe, edo txartel fisikoa izatea, zeinaren igorpenaren kostua euro batekoa izanen baita. Zerbitzua erabiltzeko prezioa minutuko 4 zentimokoa izanen da lehenengo ordu erdian zehar, minutuko 6 zentimokoa hurrengo ordu erdian eta minutuko 10 zentimokoa 61. minututik aurrera. Horrela, ordu erdiz erabiltzeak 1,20 euro kostatuko zaie eta ordubetez, 1,8 euro.

Sisteman alta emateak kudeaketa modulu gehienetan eta mugikorreko Ride On Pamplona aplikazioaren bidez egin ahal izanen dira. Ordainketa egin ondoren, erabiltzaileak aukeratutako bizikleta desblokeatu ahal izanen du mugikorrera bidalitako identifikatzaile birtual esklusibo baten bidez edo kode batekin. Aplikazioak eta kioskoek puntu bakoitzean bizikleta erabilgarriak kontsultatzea baimenduko dute, eta amaitzean erabilerari buruzko informaziora sartzeko aukera emanen diote erabiltzaileari, iraupena eta abiapuntu- eta helmuga-tokiak barne. Sistemak karga nahikoa ez duen bizikleta bat antzematen duenean, mantentze-zerbitzuari abisua ematen dio eta ez erabilgarri gisa erakusten die erabiltzaileei.

Ordainketa abonua erostean eta bidaia bat amaitzen den bakoitzean eginen da, eta minutuko tarifak metagarriak izanen dira bidaiaren iraupenaren arabera. Sistemak erabiltzaileendako arreta zerbitzu zabala ere badu posta elektronikoaren, sare sozialen, webgunearen, mugikorreko aplikazioaren eta telefonoaren bidez; azken honek 08:00etatik 18:00etara arreta emanen du, gaztelaniaz eta euskaraz.

Hirian segurtasunez erabiltzeko diseinatutako bizikleta elektrikoak

Iruñean herritarren eskura jarriko diren bizikletak, (e-bike) markakoak dira eta beren teknologia behar bezala babestuta mantentzen duen diseinu esklusiboa dute, erosotasuna, diseinua eta segurtasun neurriak alde batera utzi gabe. Altueran egokitu daitezke 1,50 metroko garaiera minimoko zela erregulagarriari esker eta 25 km orduko gehieneko abiaduran mugitzeko ahalmena dute. Pedalkadei-laguntzeko sistemak abiatzean 6km ordura iritsi arte abiadura ematen duen funtzio bat dauka, eta laguntza elektrikoak hiru maila dauzka, bizikletaren atzeko gurpegian integratutako Nexus motako aldagailu mekanikoan dituen hiru abiaduretaz gain. Hiru ezaugarri hauei esker autoaren garraiobide alternatibo bilakatzen dira eta garraio intermodalerako garraiobide egokiena dira, joan-etorrien iraupena murriztuz eta hiri barnean bidaiatzeko aukerak zabalduz.

Bideko gainerako erabiltzaileek ibilgailuak hobeto ikus ditzaten bizikleta hauek argi keinukariak dituzte atzealdean, keinukariak eskulekuan aurkitzen den etengailua eraginez aktibatzen dira eta 10 segundoren buruan automatikoki itzaltzen dira. Bizikletak, gainera, freno aginteak erabiltzerakoan automatikoki pizten den freno-argia dauka atzeko aldean. Funtzionalitate honek, aurretik azaldutakoak bezala, ibilgailuen zirkulazioan modu seguruan sartzea baimentzen du, bizikletaren atzean doazen ibilgailuei hurrengo mugimenduei buruzko informazioa emanez.

Bizikleta bakoitzak GPS geokokapen sistema bat dauka bateriari kontektatuta, eta U zurrun motako giltzarrapo bat, helmugara heldu bitartean aldi batez aparkatzeko, gaitutako oinarri batean ainguratzeko ere erabil daitekeena. Horrez gain, ibilgailu bakoitzak fardel-toki bat du aurreko aldean eta lohi-babesak gurpil bietan zipriztinak ekiditeko, eta mugikorrarentzako euskarri bat eskulekuaren erdian, gailua irmoki finkatzeko erori ez dadin. Horrela,erabiltzaileak aukeratutako helmugako geltokira eramanen duen aplikazioaren nabigatzailea modu egokienean erabil dezake.

42 geltokiak

42 kargaguneen kokapena aukeratzeko hiriko auzo eta eremu guztien araberako banaketa kontuan hartu da, honako irizpide hauek jarraituz: herritarren erakarpeneko guneak izatea, irisgarritasuna, intermodalitatea eta segurtasuna, hala erabiltzaileena nola kargagunearena. Aparkagune eta kargagune bakoitzaren ezaugarrien arabera kudeaketa-modulu mota egokiena jarri da; hala, batzuek funtzio guztiak barne hartuko dituzte, txartelak egiteko aukera eta eremua bideoz zaintzeko kamera bat barne, eta beste batzuek, berriz, tamaina txikiagoa dutenez, ez dute txartelik egiteko aukerarik emanen. Horrez gain, bizikletetarako guneek bandalismoaren aurkako alarma-sistema bat izanen dute ainguraketa bakoitzean, eta pertsona batek desainguratzeko egin beharreko eragiketak egin gabe tira egitean martxan jarriko da.

Guztira, planteatutako 42 puntuek 824 ainguraleku izanen dituzte gutxienez. Ride On enpresa emakidunak honako baliabide hauek jarriko ditu: bizikletak birkokatzeko bi trailer-ibilgailu eta beste ibilgailu elektriko arin bat guneen mantentze-lanak (prebentziozkoak eta zuzengarriak) egiteko. Enpresa honek eskarmentua dauka bizikleta elektriko publikoen sistemen kudeaketan, Miami, Leicester edo Dundee hirietan garatu baititu dagoeneko.

Hasiera batez, 26 geltoki egonen dira erabilgarri eta abenduan eta urtarrilean zehar geltoki-sarea osatuko da gainerako 16ekin.

Dagoeneko erabilgarri dauden 26 geltokiak honako hauek dira:

  • ZANGOZA KALEA. Zangoza k., 23 
  • AZPILAGAÑA. Altzania Errekaren k. (Manuel Turrillas plaza) 
  • NUP. Katalunia k. (Aparkalekuak) 
  • ZEZEN-PLAZA. Amaia k., 1 
  • PIO XII.a (LARRAONA). Pio XII.aren etorb., 45 (Larraona ikastetxea) 
  • ITURRAMA. Iturrama k., 14 
  • ERMITAGAÑA. Ermitagaña k., 31 (Jaso Ikastola) 
  • SANDUZELAI KALEA. Sanduzelai k., 19 (Sanduzelaiko Osasun Zentroa) 
  • RENFE. Kaiko k., 6 
  • BUZTINTXURIKO OSASUN-ZENTROA. Gipuzkoako etorb., 13 
  • ANELIER PASEALEKUA. Otsagabia k., 20 
  • ATARRABIAKO ETORBIDEA. Atarrabiako etorb., 40 (Liburutegia) 
  • LEZKAIRU (MARÍA LACUNZA K.). María Lacunza k., 9 
  • MENDILLORRIBEITI. Ardatz Kontzejuaren k. - Etxalatz Jaurerriaren k. 
  • KARLOS III.a - GORRITI. Karlos III.aren etorb., 59 
  • PIO XII.a – ANTSO AZKARRA. Pio XII.aren etorb., 13 
  • GAYARRE ANTZOKIA. Karlos III.aren etorb. 
  • TUTERA KALEA. Tutera k., 1 
  • KARLOSIII.a - LEYRE. Karlos III.aren etorb., 18 
  • ANTONIUTTI. Antoniutti parkea 
  • BUZTINTXURI - GIPUZKOAKO ETORB. Gipuzkoako etorb., 34 
  • ERMITAGAÑA K. - NAFARROAKO ETORB. Ermitagaña k., 3 - Nafarroako etorb. 
  • LA OLIVAKO MONASTERIOAREN K. La Olivako monasterioaren k., 35 (Andre Mariaren Zeruratzearen parrokia) 
  • MARCELO CELAYETA ETORB. Marcelo Celayeta etorb., 64 (Liburutegia) 
  • ERRIPAGAÑA. Londres k., 12 
  • EZKIROTZ K. Ezkirotz k., 2 – Antso Azkarraren etorb. 

 

Gainontzeko geltokiek honako kokapen hau izanen dute:

  • GURUTZEKO PLAZA San Fermin k.
  • AGOITZ K. Agoitz k., 37 (Zabalguneko Osasun Etxea)
  • ADUANAKO ZOKOA Kale Berria (Aduanako zokoko aparkalekuaren aurrean)
  • OSPITALEAK Irunlarrea k. (CHNko Espezialitateak)
  • MENDILLORRIGOITI Sagaseta kontzejuaren k., 16
  • SAN FRANTZISKO PLAZA Ansoleaga k., 6
  • COMPAÑIA PLAZA Compañia plaza 
  • BAYONA ETORBIDEA Irurita Apezpikuaren plaza, 1
  • LEZKAIRU (KATALUNIA K.) Katalunia k., 20
  • LEZKAIRU (MUTILOAGOITI K.) Mutiloagoiti k. - José Manuel Baena k.
  • MENDILLORRI (CIVIVOX) Sarriguren kontzejuaren k., 2
  • BENJAMIN TUTERAKOAREN K. Benjamin Tuterakoaren k., 2
  • NAFARROAKO UNIBERTSITATEA UNAV - Kazetaritzako eraikinaren zabalgunea
  • OLITE K. Olite k., 32 -  Nafarroako Blanca plaza
  • YAMAGUCHI Yamaguchi plaza
  • TXANTREA HEGOALDEA Cascante k., 4
¿Te ha sido útil esta página?