Iruñeko Udaleko langileak gaur goizeko lehen orduan hasi dira hiriko 26 hauteslekuetan muntaketa-lanak egiten. Nafarroako Gobernuaren zortzi zentroak –Hizkuntza Eskola kasu–, eta eskolak ez diren azpiegiturak –Iturramako Civivoxa, esaterako– izan dira lehenak. Arratsaldean, eskola-ordutegia amaitu ahala, hiri osoko hauteslekuen azpiegitura osatzen joanen da. Maiatzaren 28ko Udaletako eta Erkidegoetako Hauteskundeetarako 279 hauteskunde-mahai jarriko dira guztira hiri osoan,153.260 pertsonek osatzen duten erroldarako.
Gauean, eraikinak ixten direnean, bozketarako erabiltzen diren geletan prestatu eta banatuko dira duela egun batzuetatik hona zentroetan gordeta zeuden 600 hautetsontzi zigilatuak, 150 kabina, 120 mahai eta 400 informazio-panel, bai eta udaletako eta erkidegoetako hauteskundeetarako boto-paper guztiak eta horiei dagozkien gutun-azalak ere.
Horiez gain, arreta-puntuak ere ezarriko dira eta 32 hauteskunde-informatzailek lan eginen dute horietan, egun guztian zehar, tokian bertan zalantzak argitu eta mahaiburuei laguntzeko. Gainera, hauteskunde-egun osoan, hautesle bakoitzaren identifikazio-datuei buruzko banakako kontsulta gaituta egonen da Udalaren webgunearen azalean, baita botoa ematera joan behar duen hauteslekuari, barrutiari, sekzioari eta botoa ematen ahalko duen mahaiari buruzko kontsulta ere.
Hauteslekuak bozkatzeko irekiko dira goizeko 09:00etatik 20:00etara etengabe. Mahaiburuek, mahaikideek eta ordezkoek 08:00etan egon beharko dute mahaiak eratzeko deitu zaien ikastetxeetan. Bozketa itxi , hautetsontzietako botoak zenbatu eta mahai bakoitzaren aktak bidali ondoren, elementuak desmuntatzen eta kentzen hasiko dira, eta erabilitako espazioak desinfektatzen (ikasgelak, komunak, gelak, gimnasioak, etab.). Hauteskunde-eguneko muntatze- eta desmuntatze-lanetako giza dispositiboa, honako hauek osatzen dute: zentro bakoitzeko funtzionamendu-laguntzaileek, eta haiei laguntzeko gizarte-zerbitzuetako langileek, eta, Nafarroako Gobernuari atxikitako bozketa-zentroetan arituko diren 14 pertsonako bi taldek.
Hauteskunde hauetan honako hauek bozkatzen ahalko dute: Espainiako herritarrek, Europar Batasuneko (EB) herritarrek (EB) eta Europar Batasunetik kanpoko herritarrek, baldin eta Espainiarekin aldebiko elkarrekikotasun hitzarmenak dituzten hamabi herrialdeetako herritarrak badira. Honako hauetakoek: Bolivia, Cabo Verde, Txile, Kolonbia, Korea, Ekuador, Islandia, Norbegia, Zeelanda Berria, Paraguai, Peru, Erresuma Batua eta Trinidad eta Tobago.
HAUTESLE ERROLDAREN KONTSULTA
• Telefonoz: 010era deituta, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 19:00etara; eta larunbatetan, 09:30etik 13:30era.
• Interneten: www.pamplona.es/eu webgunearen bidez
IRUÑEKO HAUTESLEKUAK ETA HAUTESKUNDE-MAHAIAK
• Hizkuntza Eskola Ofiziala: 7 mahai
• San Francisco IP: 11 mahai
• Vázquez de Mella IP: 7 mahai
• Gurutzeko plazako BHI: 11 mahai
• Blanca de Navarra IP: 9 mahai
• Caro Baroja BHI: 9 mahai
• José María Huarte IP: 16 mahai
• Ermitagaña IP: 11 mahai
• Navarro Villoslada BHI: 12 mahai
• Iturrama IP: 16 mahai
• Iturramako Civivoxa: 6 mahai Desgaitasun intelektuala dutenen erabateko inklusiorako egokitua
• José María Iribarren IP: 8 mahai
• Azpilagaña IP: 12 mahai
• Nicasio Landa IP: 4 mahai
• Amaiur Ikastola: 12 mahai
• Hegoalde Ikastola: 17 mahai
• Víctor Pradera IP: 7 mahai
• Padre Moret - Irubide BHI: 8 mahai
• Bernat Etxepare IP: 7 mahai
• Doña Mayor de Navarra IP: 13 mahai
• Cardenal Ilundáin IP: 9 mahai
• Rochapea IP: 8 mahai
• Patxi Larrainzar IP: 16 mahai
• Buztintxuri IP: 10 mahai
• San Jorge IP: 14 mahai
• Elorri IP: 19 mahai