Helbidea eta harremanetarako datuak
Errausketa-labea
Iruñeko Udalak bi errauste-labe ditu gorpuak eta giza gorpuzkinak erretzeko. Eraikin berri batean daude errauste-labeak, hilerriaren ate nagusitik metro gutxira, Arga ibaiarekiko alderik hurbilenean. Agur-areto zabal bat ere badu lekuak. Ate nagusiaren aurrean, berriz, 150 ibilgailuk aparkatzeko tokia dago.
Ordu hauetan egiten dira errausketak: 09:00etan, 09:30ean, 10:30ean eta 11:00etan. Ohiz kanpoko eskari-kopuru handirik baldin badago, handitu egiten da ordutegi hori
Errautsak, berriz, errausketa hasi eta handik lau ordura entregatzen dira. Kasu batzuetan, hurrengo egunera arte atzeratzen da entrega.