Iruñeko Udalak etxe-animaliak adoptatzeko zerbitzua eskaintzen du Animaliak hartzeko Zentroan, eta horrela, aukera ematen die herritarrei halako bat adoptatu dezaten Zentroan daudenen artetik. Abenduan, hain zuzen, eguberriekin bat eginik, Udalak kanpaina bat abiatuko du ohiko sare eta komunikabideetan, Uno más en la familia. Bat gehiago familian. Adopta responsablemente. Adoptatu arduraz lelopean.

Horrez gain, teknikariek antzeman dutenez, azken urteetan arduratsuago jokatzen ari dira etxe-animaliak –kasu honetan katuak eta txakurrak– dituztenak, besteak beste, administrazio publikoak maskoten jabeei ezartzen dizkien lege-betekizunak direla medio. Halaber, Zentroan txertaketa-kanpainak egiten dira, Animaliak hirian edukitzeari buruzko Ordenantza betetzen dela zaintzen da, bai eta arriskugarriak gerta daitezkeen animaliak edukitzeari buruzko araudia aplikatzen dela ere, eta kosk egin duten animaliengatik jarritako salaketetan esku hartzen da.

Animaliak hartzeko Zentroa Unibertsitateko errepidean dago, Azpilagañako txakurrendako eremuaren parean. Zentroaren ordutegia, astelehenetik larunbatera, 12:30 eta 13:30 artekoa da, eta bada aukera telefonoz (948 420 996) eta posta elektronikoz harremanetan jartzeko zoonosis@pamplona.es. Une hauetan, zentroan lakiolari profesionalak ari dira lanean, udal-albaitariekin elkarlanean, eta Iruñeko Udaleko Zoonosi Unitateak ezartzen dizkien eginkizunak betetzen dituzte.

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia