Udalaren leihaketak

Literatur leihaketa

leihaketa

Lehiaketa hau Udalak antolatzen dituen jarduera-sorta baten barnean kokatzen da, eta honako hauek ditu xede: gure ikasleengan literatur eta sormen jarduerekiko zaletasuna piztea, eta hiriko ikasleen adierazpen idatzia hobetu eta sorkuntza sustatzea.

Bizitokia edo ikastetxea Iruñean duten 6 eta 14 urte bitarteko haurrei (Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako Lehen Zikloko ikasleak) zuzenduta dago. Egileek lan bana aurkezten ahalko dute modalitate bakoitzeko. Idazlanek gai librea izanen dute –gaztelaniaz edo euskaraz idatzita–, eta jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Bi modalitate ezarri dira: Ipuina, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik DBHko bigarren mailara bitarteko ikasleendako, lau kategoriatan banaturik, ikasmailen arabera; eta, Komikia, Lehen Hezkuntzako 5. mailatik DBHko bigarren mailara bitarteko ikasleendako, bi kategoriatan banaturik adinen arabera. 

Deialdia NAOn eta Udalaren webgunean argitaratzen da urteko lehen hiruhilekoan.

Ikaskuntza-zerbitzuko proiektu didaktikoak saritzeko lehiaketa

Lehiaketaren xedea da ikaskuntza-zerbitzuko hezkuntza-proiektuak sortu eta abiaraztea Iruñeko ikastetxe publiko eta itunduetan; izan ere, metodologia didaktiko horrek etapa bakoitzeko curriculumean oinarritutako ikaskuntza prozesuak eta tokiko komunitateari zerbitzua ematekoak uztartzen ditu. Halaber, ikastetxeen gizalegezko konpromiso solidarioa ikusarazi nahi da.

Programa Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako, DBH-Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxeei zuzenduta dago. Hiru kategorietako bakoitzean bi sari ezarri dira. Deialdia NAOn eta Udalaren webgunean argitaratzen da urteko azken hiruhilekoan.

Lehiaketan parte hartzeko betekizuna da prestakuntza-ikastaro bat egitea “ikaskuntza-zerbitzua” metodologiaren inguruan Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuan edo Iruñeko Udaleko Pedagogia Unitatean.

aps