Irakurmena hobetzeko programak

IRAKUR DEZAGUN!

irakurmena

Irakurtzea bultzatzeko animazio-programa, hiriko ikastetxe publiko eta itunpekoek idazleekin topaketak egin eta ahozko narrazioei buruzko programak txerta ditzaten, bai eta ikastetxeetako irakasleei aholkuak emateko ere.

Programa Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikastetxeei zuzenduta dago.

 Hiru jarduera-mota garatzen dira: irakasleendako mintegiak, oso egokiak irakurgaiei buruzko aipamen eguneratuak emateko; ahozko narrazio-saioak, hau da, munduko hainbat herrialdetako herri-ipuinak kontatzen dira, eta topaketak egiten dira haur-literaturako idazleekin, eta horren barruan, egile horien kontakizunak irakurtzen dira ikastetxera bisitan joan aurretik.
Eskaerak Unitate Pedagogikoan jasotzen dira, educacionpamplona@pamplona.es helbide elektronikoaren bidez, ekaina eta iraila bitarte, hurrengo ikasturtea abiatu aurreko ekainean eta irailean.

 Programa urritik maiatzera egiten da. Fomento de Iniciativas Reacreativas y Artísticas enpresak kudeatzen du

LEXCIT - Hezkuntza-arrakastarako irakurketa

Iruñeko ikastetxe publiko eta itunduetako Lehen Hezkuntzako 4. mailatik 6.era bitarteko ikasleen irakurmena hobetzeko programa, halakorik eskatzen duten kasuetan. Astean behin, tutoretzapeko ordu bateko banakako irakurketa-saio bat egiten da horretarako izena eman duen boluntario batekin. Hala, Lehen Hezkuntzako 4. mailatik 6.era bitarteko ikasleek elkarrizketa- eta irakurketa-aldiak partekatzen dituzte boluntarioekin, eta horrek ikasitakoa errotzen eta irakurmena hobetzen laguntzen die.

Programa ikasturtean zehar egiten da, eta ikastetxeen izen-emateak Unitate Pedagogikoan egiten dira, educacionpamplona@pamplona.es helbide elektronikoaren bidez, hurrengo ikasturtea abiatu aurretiko irailean.

Boluntario berrien izen-emateak irailean egiten dira, 010 telefonoaren bidez, eta ondoren, prestakuntza ematen zaie. Programan sartzeko esteka, hemen.

lecxit