Ingurumen programak
Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuaren lan-ildoetako bat da Ingurumen Hezkuntza hezkuntza-komunitatean garatzea, betiere ikuspegi zabal batetik eta hezkuntza-premia guztiak jasotzeko ahalmenaz.
Gaur egun, hainbat proiektu garatzen ari dira ikasleak jasangarritasunera hurbiltzeko: jarduera gidatuak Museoan, dantzan edo zineman oinarritutako proiektuak, baratzea lan-tresnatzat duten ikastetxe-proiektuak, eta abar. Horiekin guztiekin ezagutza, esperientzia eta motibazioa bultzatzeko modu desberdinak arakatzen ditugu egoera aldatu eta ingurunearekin engaiatuago egonen den gizarte baterantz.
Bizikleta eskolan
Bide Heziketa
Bide segurtasunari buruzko ekimenak dira, indarrean den Bide Segurtasuneko Planaren proposamen garrantzitsuenetako batzuk. Ekimen horiek Zirkulazio Arloko Plangintza Brigadaren baitan dagoen Bide Heziketako Taldeak jartzen ditu martxan.
Helburua ikasleen artean Bide Heziketaren arloko prestakuntza eta sentsibilizazioa bultzatzea eta indartzea da, bereziki, derrigorrezko hezkuntzako zikloetan. Beste hainbat eremutara ere hedatzen da: unibertsitate-ikasketak, hirugarren adinekoak, migratzaileak eta sektoreko profesionalak.
Helduendako saioetan hizpide nagusi dira abiadura, ausarkeriaz gidatzea, alkoholaren edo drogen eraginpean gidatzea eta segurtasuna hobetzen ahal duten bestelakoak.