EGUBERRIETAKO HIRI-KANPALDIAK

2026ko abenduaren 28, 29, 30 eta 31.


Vázquez de Mella HLHIP eta Patxi Larrainzar HLHIP
 

  • Ordutegia: Jantoki-zerbitzurik gabe, 08:00etatik 14:00etara, eta jantoki-zerbitzuarekin, 08:00etatik 15:30era.
  • Adinak: 2014-2022 urteen artean jaiotakoak. 2012. urtera zabaltzen da % 33tik gorako desgaitasuna edukiz gero (ezinbestekoa da hori egiaztatzeko agiria campamentos@pamplona.es helbidera bidaltzea).

    Hizkuntza: Gaztelaniazko edo euskarazko taldeak eratuko dira bi ikastetxeetan, hizkuntza bakoitzean izena ematen duen haur kopuruaren arabera.

    Bi ikastetxeetako bakoitzean euskarazko taldea sortzeko pertsona nahikorik ez badago, hizkuntza horretan egiteko aukera ez da bertan behera geratuko; horren ordez, kanpaldia euskaraz egitea eskatu duten guztiak ikastetxe bakar batean elkartuko dira, Patxi Larrainzar HLHIPan.
     
  • Leku libreak: 120
  • Izena emateko, deitu 010 telefonora: azaroaren 24tik 26ra.
    Iruñean erroldatuta ez daudenak itxarote-zerrendan sartuko dira zuzenean.
     

Tarifak

(lau egunetarako)

JANTOKIRIK GABE

% 20ko DESKONTUA     (2 SEME-ALABA)

% 30eko DESKONTUA   (3 SEME-ALABA)

48 euro

38,40 euro

33,60 euro

JANTOKIAREKIN

% 20ko DESKONTUA     (2 SEME-ALABA)

% 30eko DESKONTUA   (3 SEME-ALABA)

72 euro

57,60 euro

55,40 euro

Izen-emateak

Izena emateko, deitu 010 telefonora: azaroaren 24tik 26ra.
Iruñean erroldatuta ez daudenak itxarote-zerrendan sartuko dira zuzenean. 
 

  • Ordainketa banku-txartelarekin egindakoan baieztatuko da kanpaldian tokia eskuratu dela.
  • Prezioa kanpaldi osorako da; berdin da egunen batean ez joatea edo, jantoki-zerbitzua hautatuz gero, ez geratzea egunero bazkaltzera.
  • Ordaindutako zenbatekoa ez da itzuliko, salbu justifikatutako arrazoi medikuak badaude. Medikuaren egiaztagiria aurkeztu beharko da. Halakoetan, dirua itzultzeko eskaera aurkeztu beharko da. Horretarako, eskabide bat bidali beharko da Berdintasuneko, Ekintza Komunitarioko, Auzoetako eta Kultur Aniztasuneko Alorrera, eskaera bakoitza aztertzeko. 

    Argibide gehiago, hemen: campamentos@pamplona.es