Prestakuntza eta enplegua

Gizarte Enplegu Babestua

Aldi baterako lan-kontratuak egiten dira gizarte-bazterketa jasaten duten pertsonendako enplegu-programa honetan. Kontratatzen dituzten jardueretarako teknikarien laguntza jasotzen dute programan esku hartzen dutenek; horrez gain, trebakuntza osagarria ematen zaie, eta jarraipena egiten. 

Herritarren bizi-kalitatea hobetzea xede duten lanak egiten dira. Jardueren arabera banatzen dira lantaldeak: 

  • Ibaien eta lorategien garbiketa
  • Soldadura, tapizgintza eta jantzigintza
  • Obrak eta etxebizitzak zaharberritzea
  • Pintura
  • Garbiketa eta atezaintza
  • Koadernaketa eta serigrafia
  • Jantoki Soziala


Nola iritsi

Auzo-unitateetatik bideratzen da jendea programa horretara

Erakunde honek % 40an finantzatutako laguntza bat jaso du honako Helburu Espezifiko honen bidez: “Gizarteratze aktiboa sustatzea aukera-berdintasuna eta parte hartze aktiboa bultzatzeko xedez, eta enplegagarritasuna hobetzeko, bereziki egoera ahulean dauden kolektiboendako”, Nafarroako FSE+ 2021-2027 programakoa.

 UNION EUROPEA

Helbidea: UZTARROZE kalea z.g., 1. sol. 31014 - IRUÑA

Telefonoa: 948-420789

Helbide elektronikoa: empleosocial@pamplona.es

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 08:30 - 14:30.

Lanera Bideratzeko eta Gizarteratzeko Lantaldea (EISOL)

Hauendako da zerbitzua: gizarte-bazterketa jasateko arriskupean dauden herritarrendako (Iruñean bizi eta han erroldatuta daudenak), langabezian baldin badaude eta trebakuntza- eta lan-ibilbide baten ondoren epe labur edo ertainera lan-merkatuan jarduteko gai badira.

Jarduketak

  • Laneko orientazioa eta ibilbide pertsonalizatuen prestakuntza.
  • Lan-merkatuaren eskarien araberako trebakuntza-jarduerak, enpresekin elkarlanean antolatuak.
  • Langabeendako prestakuntza-ikastaroak, SNE-NLren diru-laguntzen bidez antolatuak.
  • Espetxeko trebakuntza-lantegiak.
  • Lan Bitartekaritzako zerbitzua, enplegu-eskaintzak kudeatzeko.

Nola iritsi 

Auzo-unitateetatik bideratzen da jendea programa horretara

Helbidea: Artika kalea, z.g.  (Errotazar kaleko kantoian, “Haurtzaro” haur-eskolaren ondoan) - 31014 - IRUÑEA

Telefonoa: 948-420795

Helbide elektronikoa: eisol@pamplona.es

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 08:30 - 14:30

Langabeendako prestakuntza-ikastaroak

Prestakuntza-ikastaroek prestakuntza teknikoa eskaintzen diete langabezian dauden 16 urtetik gorako pertsonei, haiek hautatzen duten espezialitatean lan egin dezaten. Urtean hamabi bat ikastaro ditu Udalaren eskaintzak, 200 eta 500 ordu bitartekoak guztiak, espezialitate hauei buruzkoak: lorezain, sukaldari, zerbitzari, jantzigintza industrialeko makinista eta beste zenbait. 

Bestalde, ikastaroak antolatzen dira ezaugarri bereziak dituzten pertsonendako (desgaituak, immigranteak, emakume presoak...), eta enplegu-konpromisoa barne duten ikastaroak, zenbait enpresarekin elkarlanean. 

Urtean bi eskaintza-txanda egiten dira, eta guztira 270 bat ikaslerendako lekua egoten da. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan ematen da ikastaroetarako izena, deialdia argitaratzen den dataren arabera.

Programa horri buruzko informazio gehiago jasotzeko, deitu 948-420520 edo 948-420522 telefono-zenbakietara, edo herritarrendako laguntza-telefonora (010).
 

Lantegi Eskolak

Zer dira Lantegi eskolak

Gazteak trebatzeko eta lanbideratzeko Iruñeko Udalak sustatzen duen ekimen bat dira Lantegi Eskolak; Nafarroako Gobernuak finantzatzen ditu Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez, bai eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak ere. 

Teoria eta praktika uztartzen ditu Lantegi Eskolen trebakuntzak; hori dela eta, soldata eta trebakuntza profesionala, biak jasotzen dituzte ikastaroak egiten dituztenek. Lanerako Lanbide Prestakuntza arautzen duten errege-dekretuen Profesionaltasun Ziurtagirien araberakoak dira ikastaroetako programazioa eta trebakuntza. Enpresekin etengabeko harremanean jarduten dira eskola hauek, ikasleak hobeto lanbideratzeko.


Hauendako dira ikastaroak:

Langabezian dauden, ikasketak amaitu dituzten edo lan hobea nahi duten 16 eta 30 bitarteko gazteendako.


Espezialitateak: 

  • Igeltserotza (eraikinen zaharberritzea)
  • Hargintza eta biltegiratzea
  • Zurgintza, altzairuak mekanizatzea eta muntatzea
  • Igeltsu ijeztuko plakak eta askotariko mantentze-lanak
  • Lorezaintza - Ingurumenaren zaintza
  • Soldadura
  • Iturgintza, berokuntza-sistemak
  • Iruñeko Udalaren erakundeetan mendekotasun-egoeran dauden pertsonak artatzea
     
Landaben Enplegurako Prestakuntza Zentroa: Lantegi Eskolak

Landaben Enplegurako Prestakuntza Zentroa: Lantegi Eskolak, 1986tik igeltserotza-, zurgintza- eta hargintza-moduluak eskaintzen. Sektorearen eskariari egokitua du programazioa, esperientzia zabala du eta.

Espezialitateak:

  • Eraikinak zaharberritzeko igeltserotza: eraikinak zaharberritzeko, energia aldetik hobetzeko eta haien mantentze-lanak egiteko trebakuntza.
  • Hargintza eta biltegiratzea: eraikinetako eta ondareko harriak kontserbatzeko eta haien mantentze-lanak egiteko trebakuntza, eta materialak biltegiratzeari buruzkoa
  • Zurgintza, altzairuak mekanizatzea eta muntatzea: energia aldetik eraikinak zaharberritzeko prozesuan zuraren mantentze-lana eta birgaikuntza ardatz dituen trebakuntza 
  • Igeltsu ijeztuko plakak eta askotariko mantentze-lanak: trenkada lehorrak jartzen eta eraikinen barrualdeak mantentzen, konpontzen eta berritzen ikasteko trebakuntza, eraikinak energia aldetik hobetzeko ikuspegitik emana.

Ikaspostu-kopurua

60 (15 espezialitate bakoitzeko)

Egindako lanak

Eraikuntzako Lantegi-eskolak zaharberritze- eta moldatze-lan garrantzitsuak egin ditu hainbat udal-lokaletan. Besteak beste, hauek nabarmendu behar dira: Kultura Alorreko Egoitza (Descalzos kalea), San Pedroko Monasterio Zaharra, San Domingoko Guardia Gorputza, Ziudadelako Laguntza Atea, Taconerako Usategia, Ziudadelako harresien zaharberritzea eta mantentzea, San Pedro auzoko etxebizitzen erreforma integrala eta abar.

Helbidea eta harremanetarako datuak

Helbidea: Landabengo industrialdea C / A - 31012 Iruña

Telefonoa: 948-420786

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.

Enpleguko Aranzadi Lantegi Eskola

1998an sortua da Iruñeko Udalaren Aranzadi Lantegi Eskola.

Espezialitateak

  • Lorezaintza, agroekologia, ingurumenaren zaintza. Irujoenean (Arantzadiko ingurunea) ematen da ikastaroa.
  • Soldadura. Maiteminduen pasealekuko 37.ean ematen da ikastaroa.
  • Iturgintza eta berokuntza-sistemak. Landabengo industrialdean (A kalea, z.g.) ematen da ikastaroa.

Egindako lanak

Lan praktiko hauek egiten dira: hiriko berdeguneak mantentzea eta zaintzea; elementu metalikoak eta hiriko altzariak fabrikatzea, konpontzea eta zaharberritzea soldadura-teknikak erabiliz, eta Iruñeko Udalaren eraikinetan iturgintza- eta berotze-sistemak instalatzea eta mantentzea.

Ikaspostu-kopurua

45 (15 espezialitate bakoitzeko) 

Helbidea eta harremanetarako datuak

Arantzadiko Inguruneko kalea, 4 – 31014 Iruña

Telefonoa: 948-420790

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.