Ematic Zentroa

Zer da EMATIC?

Iruñeko Udalaren zentro bat, xede daukana emakumeen eskura jartzea ekipamenduak, laguntza eta ezagutza, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak eskuragarri izan eta erabil ditzaten.

Udalaren baliabide horren xedea hau da: generoko eten digitala murrizten laguntzea teknologien erabilerari eta eskuratzeari dagokienez, emakumeen partaidetza sustatzeko alor sozial, politiko eta profesionalean, eta emakumeen gizarteratzea zein lanbideratzea eta haien ahalduntze pertsonal eta kolektiboa bultzatzeko.
 

Nori zuzentzen zaio?

EMATICek baliabideak, zerbitzuak eta jarduerak eskaintzen ditu, hauei zuzenduak:

  • Iruñeko emakumeak
  • Emakumeen elkarteak eta kolektiboak
  • Emakumeak babestera eta berdintasunean aurrera egitera bideraturik dauden entitateak.
     

Ematic ikastaroak

Hiruhileko bakoitzean EMATIC zentroak IKT-gaitasunen inguruko hogei ikastaro inguru eskainiko ditu doan, emakumeei zuzenduta, parekotasunerantz urratsak egiteko.

 

Baliabideak

  • IK teknologiez hornitutako areto bat, libre eta doan erabiltzekoa, Internetera konektatutako sei ordenagailurekin, non multimedia-osagarri eta nabigazio- zein ofimatika-programarik erabilgarrienak txertaturik dauden.
  • Prestakuntza-areto bat, 12 ordenagailuz hornitua.
  • Bilera- eta lan-areto bat, ordenagailu batekin eta eskanerrarekin
  • Inprimagailu bat
  • WI-FIa
     

Zer zerbitzu eta jarduera eskaintzen ditu?

IKT prestakuntza emakumeentzat: Ikastaroak, lantegiak, hitzaldiak eta tutoretzak (mailak: oinarrizkoa, ertaina eta aurreratua), iraupen eta ordutegi desberdinetakoak.

IKT ahalduntzea: EMATICek jarduera eta proiektu kolektiboak diseinatu eta garatzen ditu, non emakume-taldeek elkarlanean ikasi eta eratzen baitituzte era askotako produktu eta eduki digitalak.

IKT sentsibilizazioa: EMATICek informazio- eta sentsibilizazio-jarduerak antolatzen ditu emakumeek eremu digitalean eta teknologikoan izan behar luketen jardunaz.

Sarbidea IKT baliabideetara eta laguntza: EMATICek sarrera libre eta doan eskaintzen die emakumeei, Interneterako sarbideaz eta gehien erabiltzen diren programa informatikoez hornituta dauden ordenagailuak erabil ditzaten.

IKT informazio-zerbitzua Berdintasunaren alde: EMATICek orientazio- eta babes-zerbitzu bat jartzen du emakumeen eskura eduki digitaletara, sareetara, baliabideetara eta intereseko zerbitzuetara sar daitezen, betiere horiek laguntzen ahal badute berdintasun-xedeek aurrera egin dezaten esparru pertsonalean, sozialean eta profesionalean.  

Alerta zerbitzua: EMATICek alertu-zerbitzua dauka, eta haren bidez informazioa igortzen zaie Iruñeko emakumeei, posta elektronikoz, intereseko ekitaldiei eta jarduerei buruz

Helbidea eta kontaktua

Aurrez aurreko zerbitzuetarako edo kontsulta pertsonalizatuetarako hitzordua eskatu behar da aurrez, telefonoz edo posta elektronikoz 

Posta elektronikoa: ematic@pamplona.es

Helbidea: Compañía kalea 29, behea - 31001 Iruña 

Telefonoak: 948224594 / 948420549

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era.
  • Larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara
  • Uda (uztailaren 1etik irailaren 14ra, biak barne):
    • Astelehenetik ostiralera: 09:00 - 14:00.
    • Larunbatetan, itxita.