Trinitariosko Parkea

Trinitariosko Parkea
Helbidea

TRINITARIOS
KOSTERAPEA PASEALEKUA z.g.
IRUÑA

- Gipuzkoa etorbideko mozketa (Trinitarios)

Beste zenbait datu
2014an eraikia, Arga ibai ondoko ibai-pasealekua zabaltzen du eta Donibane, Takonera, Arrotxapea eta Sanduzelairen arteko loturak hobetzen ditu. Parkeak 85.109 m2 ditu eta bi eremutan banatzen da. Arrotxapetik hurbilen dagoenak Kosterapea toponimoa du eta Plazaolako eta Oblatuen zubien artean hedatzen da, ibaiaren ondoan. 30.459 m2 ditu, haurrendako jolasak dituzten berdeguneetan eta aisialdirako berdegune zabal batean banatuta. Bigarren eremua Lauhaizeko zubiaren eta Navarro Villoslada-Biurdana institutuaren artean dago, Sanduzelai auzoaren ondoan, eta 54.650 m2 ditu, pasealekuekin, egoteko eremuarekin eta ibai-parkeko tarte berri batekin.

Eremuetan zuhaitz berriak eta lehendik kontserbatutakoak daude, ibaiaren paraleloan doazen bide nagusiak, elkar lotu eta jolaseta kirol-jardueretarako erdiko belardi zabala mugatzen dutenak, bidegorria, bizikletendako eta irristailuendako eremua, begiratoki edo arrantza-eremu gisa erabiltzeko hormigoizko bankuak, hondar-zabalgunea, parkeko natura-elementu gisa diseinatutako farolak eta aska txiki bat.