Pump Track-eko pistak (skate, gurpil-lerroko irristailuak, bizikletak eta beste modalitate batzuk)

Pump Track-eko pistak (skate, gurpil-lerroko irristailuak, bizikletak eta beste modalitate batzuk)
Helbidea

GIPUZKOAKO ETORBIDEA z.g., BEHEKO SOLAIRUA
31012 - IRUÑA

Ordutegia
- 24 orduz irekita.
Beste zenbait datu
Bizikletak, skateak, irristailuak eta abar erabiltzeko pump track pista, 1.377,85 metro koadroko azalerakoa, aire zabalean, argiztapenarekin eta aldagelarik gabe; bi pistatan banatua, bata 12 urtetik gorako hasiberri aurreratuendako eta bestea 3 urtetik aurrerako haurrendako.

Helduendako pistak 40x50,25 metro ditu, 30 roller eta altuera eta luzera desberdinetako 6 jauzi, 2 metroko zabalerako zuzenak eta 2,5 metroko zabalerako bihurguneak, peralteak, eremu uhinduak eta atseden hartzeko hiru plataforma. Aldi bereko erabiltzaile-kopurua 20 da.

Haurrendako pump track pista obalo-formakoa da, 5 roller ditu, horietako bat bikoitza, eta hasiberriendako ordoki bat. Aldi bereko erabiltzaile-kopurua 10 da.