San Domingoko merkatua

San Domingoko merkatua
Helbidea

MERKATUKO KALEA z.g., BEHEKO SOLAIRUA
IRUÑA

Helbide elektronikoa
Ordutegia
- Astelehenetik larunbatera, 08:00etatik 14:00etara.
Ostiraletan, 17:00etatik 20:00etara.
Beste zenbait datu
1876an eraiki zen, aurreko merkatuak 1565etik hartzen zuen eta sute batek suntsitu zuen orube berean. Hiriko merkatu nagusia zen, eta bertan mota guztietako elikagaiak saltzen ziren, fruta izan ezik.
Gaur egun Santo Domingo merkatua hartzen duen eraikina jardunean jarraitzen duten Espainiako bost hornidura-merkatu zaharrenetako bat da.
Hiriaren erdi-erdian dago, Iruñeko Udaletxearen ondoan, 20 postu ditu eta haren atetik gure hiriko bi mugarri igarotzen dira: Donejakue bidea eta entzierroaren ibilbidearen hasiera.

Merkatariek berek osatutako elkarteak kudeatzen du (Mercado de Santo Domingo S.L.).

Iruñeko udal-merkatuek gastronomiarekin eta produktu fresko eta osasungarriekin lotutako lantegiak eta hitzaldiak eskaintzen dituzte. Gainera, dinamizazio-jarduerak, sustapenak eta zozketak egiten dituzte urte osoan.