Larrabide estadioa

Larrabide estadioa
Helbidea

ZANGOZA KALEA 34, BEHEKO SOLAIRUA
31005 - IRUÑA

Telefonoa
Ordutegia
- BULEGOAK (tornuak/sarrera) ETA INSTALAZIOAK:
Astelehenetik igandera, 07:50etik 21:50era.
Urtarrilaren 6ko, maiatzaren 1eko, uztailaren 6ko, abuztuaren 15eko eta abenduaren 3ko, 24ko eta 31ko jaiegunetan, goizez bakarrik irekita, 07:50etik 14:50era.
ITXITA: urtarrilaren 1ean, uztailaren 7an eta abenduaren 25ean.
Beste zenbait datu
1959an eraikia, Iruñeko Zabalgunean dago. Jabetza eta kudeaketa Nafarroako Gobernuari dagozkio, eta herritar guztiek erabil dezakete dagokion sarrera ordainduta.
Udaberriko, udazkeneko eta neguko hilabeteetan, Gurutze Plazako Institutuak kirol-kantxak erabiltzen ditu gorputz-hezkuntzako programak garatzeko, eta hiriko hainbat kirol-klubek entrenamenduak eta partidak egiteko. Eskatzeko epea: denboraldiaren aurretik (urteko deialdia).
Udako hilabeteetan, erabilera horrez gain, igerilekuak irekitzen dira herritarrendako; Aquabidek kudeatzen ditu (ikusi lotutako fitxa). Abonuak eskatzeko epea: urte osoan.

ANTOLATUTAKO JARDUERAK ETA ZERBITZUAK:
HAURRAK: gorputz-hezkuntza ikastetxeendako.
HELDUAK: mantentze-gimnasia eta kirolari federatuen entrenamendua.
EGIN DAITEZKEEN KIROLAK: atletismoa, arte martzialak, futbola, saskibaloia, eskubaloia, gimnasia erritmikoa, mahai-tenisa, judoa, taekwondoa, areto-futbola eta pilota.
ESTALITAKO KIROL-UNITATEAK: kiroldegi-pabiloia elkarteek eta norbanakoek kirola egiteko, eta trinketa.
ESTALI GABEKO KIROL-UNITATEAK: atletismo-pista (1.300 pertsonarendako harmailak), futbol-zelaia eta aisialdiko igerilekua.
AQUABIDE IGERILEKUETAKO BESTE INSTALAZIO BATZUK (ikusi lotutako fitxa): berdegunea, solariuma, 2 sauna, askaldegi bat, taberna, aretoak, aldagelak, liburutegia, bideo-aretoa, edoskitze-aretoa eta bulegoak.

ESPAZIOEN ALOKAIRUA: eskaerak telefonoz, posta elektronikoz edo zuzenean egin daitezke, guneko sarbide-kontrolean.