Iruñeko Udaleko Mugikortasun Zerbitzua

Iruñeko Udaleko Mugikortasun Zerbitzua
Dirección

SAN SATURNINO KALEA 2, 1. SOLAIRUA, 31001 - IRUÑA

Teléfono
Horarios
- Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.
Otros datos
- HARREMANETARAKO PERTSONA: Alexia Canto Álvarez.
Hiriko mugikortasunaren jarraipena egin, berariazko azterlanak egin edo enkargatu eta jarduteko proposamenak diseinatzea.
Mugikortasuna diseinatzea Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako zein Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako alorrekin eta Iruñerriko Mankomunitatearekin batera, eta eredu berriaren inguruko prestakuntza eta hedapena planifikatzea.
Arauetan (Zirkulazio Ordenantza, Mugikortasun Ordenantza) behar diren aldaketen gidari izatea, eta aldaketak sustatzea udal-eskumenekoak bakarrik ez diren arauetan (Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana).
Herritarren kontseiluen, Hiriko Kontseiluaren eta Mugikortasun Jasangarriaren Behatokiaren erabakitzeko ahalmena sustatzea, mugikortasunari loturiko esku-hartzeetan.
Bultzada ematea ibilgailuen zirkulazioa baretzeari eta bizikletaren erabilerari, horretarako baliatuz Udalaren arau-, ondare- eta tributu-tresnak.
Hiri Ekologiako Zerbitzuaren ingurumen-hezkuntzako plana hedatzea, mugikortasun jasangarria ere barne har dezan.
Nbici-BiziZ zerbitzuaren bideragarritasuna aztertzea eta proiektua birformulatzea, hiri-mugikortasuneko plan zabalago baten barnean sartuta.
Bizikletendako estalitako eta zaintzapeko aparkalekuen sare bat sustatzea - Eskola-bide seguruen sorrera sustatzea, ikastetxeekin elkarlanean.
Egungo bidegorri-sarea aztertu eta aldaketak sustatzea, Iruñerriko Mankomunitatearekin eta Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako zein Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako alorrekin elkarlanean.
Oinezkoen pasealekuak -inguruko herrietakoekin lotuak- egitea, Iruñeko auzoak elkarrekin modu seguru eta atseginean lotze aldera.
Jabari publikoko informazio- eta publizitate-euskarrien emakida.