607385.692995566
4740583.36662797
N
30
Helbidea
LANDABEN INDUSTRIALDEA, A KALEA z.g., BEHEKO SOLAIRUA
31012 - IRUÑA
Telefonoa
Ordutegia
- Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.
Beste zenbait datu
HELBURUA: 16 eta 29 urte bitarteko gazte langabeak eta laneratzeko zailtasunak dituzten hainbat egoeratako langabeak prestatzea eraikuntza jasangarrian, eraikinen birgaitze energetikoan eta mantentze anizkoitzean.
LANTEGI-ESKOLAK:
Eraikinen mantentzea eta PYL: eraikinen mantentzera eta igeltsu ijeztuzko plakazko trenkada lehorretara bideratutako prestakuntza.
Hargintza eta biltegi-kudeaketa: harria lantzera, ondarearen harrizko elementuak mantentzera eta kontserbatzera eta biltegi baten oinarrizko kudeaketara bideratutako prestakuntza.
Zurgintza: zurezko elementuen mantentzean eta zaharberritzean eta altzarien, ateen eta zurezko zoruen elementuen muntaketan oinarritutako prestakuntza.
Igeltserotza: eraikuntzarako eta birgaitzerako igeltsero-lanbidearen prestakuntza orokorra.
Enplegurako Prestakuntza Zentroak bere antolaketa, metodologiak eta baliabideak egokitu ditu hainbat prestakuntza-programa garatzeko, hartzaileen kolektiboaren, programa bakoitzaren helburuaren eta SNEren kanpo-finantzaketa jasotzeko aukeren arabera:
Lantegi Eskola programa Nafarroako Enplegu Zerbitzuak kofinantzatzen du, 19 hilabeteko iraupena du eta 16 eta 29 urte bitarteko gazte langabeei zuzentzen zaie; prozesuaren amaieran profesionaltasun-ziurtagiriak lortzen dituzte. Programak hiru fase ditu: harrera-orientazioa, prestakuntza-obra gauzatzea eta bitartekaritza-laneratzea.
Kualifikazio txikiko gazteei zuzentzen zaie; Lantegi Eskola bakoitzean 17 toki daude. Programaren lehen 2 hilabeteetan ikasleek beka jasotzen dute eta hirugarren hilabetetik aurrera kontratua egiten da Iruñeko Udalaren eta ikasleen artean.