Iruñeko Udaleko Arantzadi Parkea Enplegurako Prestakuntza Zentroa

Iruñeko Udaleko Arantzadi Parkea Enplegurako Prestakuntza Zentroa
Helbidea

ARANTZADIKO INGURUNEKO KALEA 4, BEHEKO SOLAIRUA
31014 - IRUÑA

Telefonoa
Ordutegia
- Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.
Beste zenbait datu
HELBURUA: profil desberdinetako langabeak (gazteak, langabeak, kotizazio gabeko errenten hartzaileak, arriskuedo bazterketa-egoeran daudenak...) prestatzea lorezaintzako eta soldadurako espezialitateetan, une bakoitzean eskaintzen den programaren arabera.

ESPEZIALITATEAK:
LOREZAINTZA: lorategiak, parkeak eta berdeguneak ezartzeko eta mantentzeko eragiketa osagarriak, eta mintegietan eta lorezaintza-zentroetan landareak ekoizteko eta mantentzekoak.

SOLDADURA: metalak plasma-arkuz eta oxiebaketaz moztea, xaflak, profilak eta metalezko egiturak elektrodo estaliekin soldatzea, MIG eta MAG soldadura erdiautomatikoa, hodien soldadura oxiazetilenikoa eta oxigas bidezko lotura heterogeneoak. Espezialitatea Maiteminduen pasealekuko 33an ematen da (Juslarrocha Civivoxaren ondoan).

Enplegurako Prestakuntza Zentroak bere antolaketa, metodologiak eta baliabideak egokitu ditu hainbat prestakuntza-programa garatzeko, hartzaileen kolektiboaren, programa bakoitzaren helburuaren eta SNEren kanpo-finantzaketa jasotzeko aukeren arabera:
Lantegi Eskola Nafarroako Enplegu Zerbitzuak kofinantzatutako enplegurako prestakuntza-programa; 19 hilabeteko iraupena du eta 16 eta 29 urte bitarteko gazte langabeei zuzentzen zaie; prozesuaren amaieran profesionaltasun-ziurtagiriak lortzen dituzte. Programak hiru fase ditu: harrera-orientazioa, prestakuntza-obra gauzatzea eta bitartekaritza-laneratzea.
Kualifikazio txikiko gazteei zuzentzen zaie; Lantegi Eskola bakoitzean 17 toki daude. Programaren lehen 2 hilabeteetan ikasleek beka jasotzen dute eta hirugarren hilabetetik aurrera kontratua egiten da Iruñeko Udalaren eta ikasleen artean.