Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Alorra

Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Alorra
Helbidea

IRATXEKO MONASTERIOAREN KALEA 2, BEHEKO SOLAIRUA
31011 - IRUÑA

Helbide elektronikoa
Ordutegia
- Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.
Beste zenbait datu
ZINEGOTZI ORDEZKARIA: Endika Alonso Irisarri.
ZUZENDARITZA: Juan Manuel Gil Larequi.
IDAZKARITZA TEKNIKOA: Eva Echarri Osinaga.


Eskubideak eta askatasunak baliatzea babestea, herritarren segurtasuna bermatuz, elkarbizitza baketsua zainduz eta pertsonak eta haien ondasunak Legearekin bat babestuz. Era berean, gerta daitezkeen larrialdi-egoeren ondorioak prebenitzea eta ahalik eta gehien murriztea.

Trafiko-diziplina kudeatzea.
Ikuskizunen eta josteta-jardueren diziplina kudeatzea.
Gizalegearen eta beste ordenantza batzuen diziplina kudeatzea.
Aparkatze mugatuko eta murriztuko eremua.
Ordenantzak eta bandoak betearaztea.
Lizentziak egiaztatzea.
Ikuskapenak eta gainerako alorrei laguntza ematea.
Eremu publikoaren erabilera kudeatzea, baita karpak eta behin-behineko instalazioak ere, eta haien funtzionamendurako baimenak.
Trafikoaren erregulazioa eta kontrola egitea.
Bide-segurtasunarekin lotutako lanak egitea.
Ekitaldiak eta jende-bilkurak kontrolatzea.
Ibilgailuak kentzeko garabi-zerbitzua kudeatzea.
Atestatuak egitea eta istripuetan laguntzea.
Polizia judizialaren eginkizunak betetzea.
Babes zibileko berezko lanak egitea.
Anbulantzia-zerbitzuei eta suhiltzaileei laguntzea.
Delinkuentzia prebenitzea.
Salaketak izapidetzea.
Objektu Galduen Bulegoaz arduratzea.
Gizarte-babesa gauzatzea poliziaren esparruan.
Udal-agintariak babestea.
Udal-eraikinak babestea.
Erreten-zerbitzua mantentzea.
Feriak, azoka txikiak eta antzekoak kontrolatzea.
Hiriko segurtasun-planak planifikatzea eta gauzatzea.
Herritarren segurtasunarekin eta babes zibilarekin lotutako eta aurrekoen antzeko beste edozein eskumen.
Espazio publikoaren erabilera antolatzea eta arautzea, ibilgailuen zein oinezkoen mugikortasuna bermatzeko.
Ibilgailuen zirkulazioa, trafiko-seinaleak eta bidaiarien eta salgaien aparkatzea eta garraioa arautzeko xedapenak eta arauak egitea.
Semaforoen erregulazioa kudeatzea.
Trafikoa antolatzeko jarduketak zuzentzea eta arautzea.
Hiriko seinaleztapena.
Mugikortasun murriztua duten pertsonendako aparkatzeko baimen bereziak ematea eta mugikortasunaren arloko beste edozein baimen, eskumena beste organo bati esleituta ez badago.
Bulegoak zeinu-hizkuntzako bideo-interpretazioko zerbitzua du SVIsual.