Iruñeko Udaleko Babes Zibila

Iruñeko Udaleko Babes Zibila
Helbidea

IRATXEKO MONASTERIOAREN KALEA 2, BEHEKO SOLAIRUA
31011 - IRUÑA

Ordutegia
- Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.
Beste zenbait datu
Tokian-tokian pertsonei eta haien ondasunei kalte larria eragiten dieten gertaera desatseginak arintzeko eta saihesteko beharrezko laguntza emateaz arduratzen den zerbitzua da; horregatik, beti dago aurrelarrialdi-egoeran. Hala, klimaren eta beste natura-faktore batzuen ondorio negatiboen aurka jarduten du, baina baita gizakiaren ekintzak eragindako gertaeren aurrean ere, hala nola istripuak, suteak, jende-pilaketak, etab.
Horretarako, berezko plantilla du, eta honako hauetako pertsonak ere koordinatzen ditu: Udaltzaingoa, Polizia Nazionala, alor desberdinetako udal-langileak eta SOS Navarra. DYA eta Gurutze Gorria bezalako entitateetako boluntarioen laguntza du.
Larrialdi-arazo larrienak sanferminetatik eta elurte eta izozteetatik eratortzen direnez, Babes Zibileko Zerbitzuak Elurteen Plan Berezia eta Sanferminetako Plan Berezia egiten ditu urtero.