Iruñeko Udalaren Lehen Mailako Arreta Koordinatu eta Kudeatzeko Zentroa

Iruñeko Udalaren Lehen Mailako Arreta Koordinatu eta Kudeatzeko Zentroa
Helbidea

ZAPATERIA KALEA 40, 2. SOLAIRUA
31001 - IRUÑA

Telefonoa
Ordutegia
- Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.
Beste zenbait datu
Lehen mailako arretako pertsonen kudeaketa eta koordinazioa egiteko udal-lokala.
13 auzo-unitate daude, prebentzioko, laguntzako eta sustapeneko laguntza-lanak egiten dituztenak.

OINARRIZKO PROGRAMAK:
Harrerako eta Gizarte Orientazioko Programa.
Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta Mendekotasun-egoeran dauden Pertsonak Artatzeko Programa.
Gizarteratze Programa.
Haurren eta Familien Arretarako Programa.

BESTE PROGRAMA BATZUK:
Programa espezifikoak, kolektibo bereiziei zuzenduak: desgaitasuna duten pertsonak, gizarte-zailtasuneko edo bazterketako egoeran daudenak (gutxiengo etnikoak, eskaleak, pertsona ibiltariak, immigranteak, presoak, droga-mendekotasuna dutenak) eta adinekoak.
Prestakuntza eta Enplegu Programak, zerbitzu hauek biltzen dituztenak: langabeendako prestakuntza-ikastaroak, lantegi-eskolak eta enplegu-lantegiak.
Gizarte Zailtasuneko Emakumeen Programa.