Iruñeko Udalaren Gizarte Enplegu Babestua

Iruñeko Udalaren Gizarte Enplegu Babestua
Helbidea

UZTARROZE KALEA z.g., 1. SOLAIRUA
31014 - IRUÑA

- Kalearen amaieran, San Pedro monasterio zaharrean.

Telefonoa
Helbide elektronikoa
Ordutegia
- Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara.
Beste zenbait datu
Iruñeko Udalak lan-aukerak eskaintzen dizkie lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten langabeei, baldin eta Errenta Bermatua jasotzen badute edo gizarte-arriskuko eta/edo gizarte-bazterketako egoeran badaude, sei hilabeteko lan-kontratu baten bidez (batzuetan beste sei hilabetez luzagarria). Kontratazio-aldi horretan parte-hartzaileekin esku hartzen da gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide baten bidez, egin beharreko lanbide edo laneko prestakuntza teknikoa eta bestelako lan-trebetasunak eta zeharkakoak emanez, haien enplegagarritasun-maila handitzeko.
Sarbidea ez da zuzena (auzo-unitateetan aldez aurretik baloratu ondoren bideratzen da).
Gizarte-ekintzaren bidez egiten dituzten jarduera guztiak hiriko bizi-kalitatea hobetzera bideratzen dira: udal-zentroak garbitzea, udal-lokalak egokitzea eta berritzea, ibai-parkea eta lorategiak garbitzea eta mantentzea, hiri-altzariak konpontzea, etab.