Alde Zaharreko bizikletendako aparkaleku publikoa (Descalzos 23-27)

Alde Zaharreko bizikletendako aparkaleku publikoa (Descalzos 23-27)
Helbidea

DESCALZOS KALEA 23, BEHEKO SOLAIRUA
31001 - IRUÑA

- Nº 23-27.

Beste zenbait datu
KOKAPENA: 75 m2-ko bi lokal, Descalzos kaleko 23an eta 27an.

EDUKIA: 124 toki; horietatik 73 23. zenbakiko lokalean daude (7 haurren bizikletendako) eta 51 27koan (1 haurrendako), bizikletak norberak konpontzeko lantegia eta gurpilak puzteko dorrea. Toki guztiak zenbakituta daude.

SARBIDEA: eguneko 24 orduetan, asteko 7 egunetan, sarrerako botoi-panelean gako bat sakatuz, erabiltzaile bakoitzari lotutako telefono-zenbakitik telefono-zenbaki batera doako deia eginez edo Smartphone aplikazio baten bidez.

BALDINTZAK: Iruñeko Alde Zaharreko helbide batean erroldatuta egotea. Iruñeko Udalarekiko zerga-betebeharrak edo bestelakoak egunean izatea. Adinez nagusia izatea edo, 16 urte edo gehiago dituen adingabea bada, gurasoen edo legezko tutoreen baimena aurkeztea, adingabearen aldeko erantzukizuna onartuz. 135 cm-ko haurren bizikletendako 8 tokietako bat eskuratu nahi duen 16 urtetik beherako adingabea bada, aitak, amak edo legezko tutoreak eskatu ahal izanen du esleipendun izatea, eta azken onuraduna 16 urtetik beherako adingabea izanen da.