
Egilea: José Galle. Urtea: 1926
Zuhaitzaren eguna
Atzo arratsaldean, aurrez jakinarazi moduan, Zuhaitzaren eguna ospatu zen, eta berebiziko ekitaldi atsegin horrek maisuki egin zuen dir-dir. Eguraldi ederra, zinez udaberrikoa, funtsezkoa izan zen festa hori ezin interesgarriagoa izan zedin. La Pamplonesaren inguruan, ikastetxe publiko eta nazionaletako eta udal-ikastetxeetako ikasleak elkarretaratu ziren; instrumentuak entzun ziren, eta aingeruen abesbatzak zuhaitzaren himnoa abestu zuen (La Voz de Navarra, 1926-2-21).