PLAN ZUZENTZAILEA

Iruñeko Udalaren Garapenaren aldeko Nazioarteko Lankidetzaren II. Plan Zuzentzaileak (2022-2025) gogoeta sustatzen du, toki-eremutik, nazioarteko lankidetzaren edukiez eta lan-estrategiez. 

Hau aldarrikatzen du Planak: lankidetza deszentralizatua, eta tokian tokiko lankidetza-sareak eta heziketa- eta sentsibilizazio-prozesuak sendotzea, herritartasun globalaren sentimendua sustatzeko. 

Hori oinarri duela proposatzen ditu udal-programa horren jarduera arautzen duten lan-ildoak, helburuak eta tresnak.