KOMUNIKAZIO ARGIAREN ZIURTAGIRIA

KOMUNIKAZIO ARGIAREN ZIURTAGIRIA

Komunikazio Argiaren Ziurtagiriak haien komunikazioetan komunikazio argiarekiko eta ulertzeko eskubidearekiko benetako konpromisoa erakusten duten administrazioak aintzatetsi eta ziurtatzen ditu.

Herritarrek bete-betean ulertu eta parte hartu ahal izateko moduko gizarte bat eraikitzea da ziurtagiri honen helburua, ez besterik. Zigilu horren bidez jardunbide egokiak aintzatetsi eta sustatzea beste aurrerapauso bat da komunikazio-sare garden eta erabilerraz bat sortzeko bidean.

Ibilbide luzeko nazioarteko mugimendu zabal baten babesarekin, Komunikazio Argia, herritarren eskubide bat betetzea ez ezik, administrazio publikoaren betebeharra ere bada, aurrera egiten jarraitzeko erakundeen gardentasunean, baliabide publikoen erabileraren eraginkortasunean eta efizientzian eta administrazioa bera modernizatzeko prozesuan.
 

                     

sello com clara

 

ULERTZEN AL DIOZU ZURE UDALARI?

Iruñeko Udalari Komunikazio Argiaren Ziurtagiria eman diote, Prodigioso Volcán aholkularitza-enpresak azterketa sakon bat egin ondoren.

Hark egindako Ulertzen al diozu zure Udalari? Espainiako administrazioen argitasunari buruzko IV. txostenak, 50 probintzia-hiriburuetako eta 2 hiri autonomoetako webguneak aztertu ditu. Sailkapen horren barruan, pamplona.es/eu webgunea lehenengo postuan dago, 100 puntutik 83,2 lortuta.

ZER AZTERTZEN DU TXOSTENAK?

Honako hauek izan dira Ulertzen al diozu zure udalari? Espainiako administrazioen argitasunari buruzko IV. txostenaren lau azterketa-eremu nagusiak: webgune ofizialaren bidez herritarrei eskaintzen zaizkien edukien erabilgarritasuna, irisgarritasuna, diseinua eta hizkuntza argia.

Aztertutako adierazleek idazketa, testuen edizioa eta hizkuntza argiaren esparruko osagarriak aipatzen dituzte erabilgarritasuna neurtzeko orduan, baita informazioaren arkitektura, web-nabigazioa eta edukiak ere. Webgunearen erabilerraztasuna ulermen, pertzepzio, eragingarritasun eta bateragarritasun gisa ulertzen da, eta, azkenik, irakurgarritasunak baliabide grafikoak eta gailurako moldagarritasuna kontuan hartzen ditu, diseinu hutsaren ikuspegitik.